ikasleen lanak 21-22

jueves, 9 de noviembre de 2023

GAZTE NOBELA EUSKARAZ


Aurreko urtean argitaratutako LIMA eleberriaren jarraipena.

Bertokira iritsi berri diren Xana eta Mouraren familiak kinka larrian jarriko du herri ososa, olatu artifiziala eraikitzeko proiektua baitute esku artean. Proiektuak Paulita etxegabetzea ekarriko luke, eta Lima ez dago hori gertatzen uzteko prest. Izan ere, hamabi urteko neskato bat da Lima, baina ez nolanahikoa, Maia jainkosaren alaba baita. Eguraldiarengan eragiteko duen botereaz gain, botere berri baten jabe egingo da Lima amak oparituko dizkion urrezko guraizeei ezker.

Nahiko izango ote dira olatu artifizialaren proiektua gelditzeko?

Limak lagunak ondoan izango ditu borroka horretan, eta ohartuko da ez dela botereak eta sekretuak gordetzen dituen bakarra.
 



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Eskerrik asko parte hartzeagatik