Gurasoak gai ziren sentitzen zutenari eusteko, eta eusteko, eta eusteko, eta, azkenerako, niri ere amorrua habia egiten hasi zitzaidan ahots-kordetan. Arnasa falta nuela sentitzen nuen eta, unerik larrienetan, desesperatuki aritzen nintzaion ahokadaka inguratzen ninduen masa beltz likinari. Teilatupe hartako isiltasuna oihartzuntzen zitzaidan etengabe. Eta nik, nik zarata behar nuen. Izeba Anak hondartza urrun batetik ekarritako itsas-karakola belarriratzen nuen sosegu bila eta, hasieran, lagun egiten zidan barrenetik sortzen zitzaion zurrumurruak. Olatu urdinen kulunka gordetzen zuen maskorrak itsaso barea, ia hila. Eta nik, nik zarata behar nuen. Gaiztotu zedila itsasoa oldar zedila arroken aurka.
Ane Labaka Mayoz (Lasarte-Oria, 1992) bertsolaria
eta idazlea da. Euskal Ikasketak egin zituen, Gizarte
Antropologiako Masterra eta Ikasketa Feministak eta
Generokoak.
2019an Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen
liburua koordinatu zuen Miren Artetxerekin batera,
eta, 2021ean, Algara mutilatuak saiakera argitaratu
zuen.
Ezpainetakoa (2018, Peru Abarka saria) album
ilustratua, Totototo (2021) haurrentzakoa eta
Erradikalak (2022) antzerki liburua ere ondu ditu
orain arte.
Egun, sorkuntzari emana bizi da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Eskerrik asko parte hartzeagatik