lunes, 10 de junio de 2019
QUIJOTEARI BURUZKO DINAMIZAZIO SAIOA
Klikatu argazkian
Ana Isabel Roncero antzezlaria, bigarren mailako ikasleekin, Quijotearen abenturei buruzko saio baten.
miércoles, 29 de mayo de 2019
HAUSPOA ISASIN
Klikatu argazkian
Atzo bukatu ziren Hauspoa Proiektu barruan Liburutegian aurrera eramaten diren bi
tailerrak.
Datorren ikasturterarte!!!
Atzo bukatu ziren Hauspoa Proiektu barruan Liburutegian aurrera eramaten diren bi
tailerrak.
Datorren ikasturterarte!!!
jueves, 23 de mayo de 2019
EUSKADIKO XVII. OLINPIADA MATEMATIKOA
Gure ikastetxean, bigarren mailako ikasleak diren Aimar Ansola, Naia Lobato eta Nerea Agirreazaldegik parte hartu dute aurtengo Olinpiada Matematikoan.
Zorionak hirurei!!!
miércoles, 22 de mayo de 2019
25. IPURTERRE IPUIN ETA GUTUN LEHIAKETA
Argazkia: Eta Kitto
Zorionak guztioi, bereziki AIORA GOITANDIA eta MADDI SARASUARI!!!!
AIORAREN IDATZIA MADDIREN IDATZIA
viernes, 17 de mayo de 2019
URA ETA BIZITZA
Uraren garrantziaz jabetzeko, Liburutegian izan ditugun panel hauen inguruan lanean aritu dira Bio-Geoko ikasleak.
Klikatu
miércoles, 15 de mayo de 2019
BULLYNG-AREN AURKAKO EGUNA
Joan zen astean, eta Ikasle Laguntzaileek antolatuta Bullyng-aren aurkako eguna ospatu genuen gure ikastetxean
viernes, 10 de mayo de 2019
BERTSOTAN
Ikasturte honetan liburutegian izandako bertso saioa gure ikasle ohia den Jokin Bergararekin.
Klikatu argazkian
lunes, 29 de abril de 2019
OHAR KRITIKOAK
DIARIO DE (UNA CHIFL)ADA
Amelia Mora
Bartzelona, Planeta, 2013
Institutua hasi berri duen neskato baten egunerokoa
kontatzen du, Adarena.Egun batean neska berri bat heltzen da bere gelara eta
haien artean gatazkak sortzen dira.
Hainbat gatazka izaten dituzte, Ada bere mutil lagunaz
maiteminduta dagoelako. Bestalde, etxean, hiru anai- arreba dira, Ada eta
bikiak; bikiak oso bihurriak dira eta beraien arrebari hainbat tranpa jartzen
dizkiote.
Diario de Ada liburu oso irakurterraza eta
interesgarria da irakurtzeko. Kontakizunak oso dibertigarriak dira: arazoak,
maitasun kontuak …
Idatzita dagoen modua ere oso ulerterraza da,
marrazkiren bat ere badago.
Hori dela eta, gehiago irakurtzeko jakin-mina pizten
du.
Nerabe bat baldin bazara liburu hau gustuko izango
duzula pentsatzen dut.
Malen Quindos
2018-12-07
jueves, 11 de abril de 2019
miércoles, 3 de abril de 2019
AUTISMOAREN INGURUKO JARDUERAK ISASIN
martes, 2 de abril de 2019
OHAR KRITIKOA
SOMBRAS DE LA PLAZA MAYOR
ROSA HUERTAS Edelvives, Colección Alandar.
Gonzalo izeneko mutiko baten bizitzako gorabeherak kontatzen ditu.
Arratsalde batean, Madrilgo plazan, Rodrigo izeneko mutil bat ezagutzen du eta honek,
mesede bat eskatzen dio. Egunak aurrera doazenean, Ines izeneko neska eder bat
ezagutzen du eta berarekin igaroko ditu bere hurrengo egunak, bera ezagutzen.
Hainbat abentura interesgarri eta beldurgarri biziko dituzte Gonzalok eta
Inesek. Rodrigo hobeto ezagutuko du baita jende gehiago ere.
Irati Azpilikueta 2018-ko
abenduaren 4-a
OHAR KRITIKOA
UNA SEMANA DE SIETE LUNES
Idazlea: Jessica Brody
Argitaletxea: RBA
Itzultzailea: Ana
Mata Buil
Argitaratze data: 2016
Ellison Sparks-en
azaletik kontatzen den istorio bat da, maitasuna eta emozioei buruz, hitz
egiten duena. Galdera bat planteatzen du: etorkizuna aldatu daiteke?
Egun berdina bizitzen
ari da behin eta berriz. Hasieran, amets batean dagoela pentsatzen du, baina
tamalez ez da horrela. Aukera bat bezala hartzen du egun berdinean
harrapatuta egotea, bere ametsak egi bihurtzeko.
Liburu hau irakurtzea gomendatzen dut, oso entretenigarria delako. Nire
iritziz, protagonistarekin konektatzea erraza da, izan ere, idazleak modu
dibertigarrian eta ulergarrian kontatzen baititu pertsonaien gertaerak eta
sentimenduak. Hala ere, momentu batzuetan oso errepikakorra iruditu zait
kontakizuna, zenbait ekintza hainbat alditan errepikatzen direlako.
Leire Martin 2018ko abenduaren 6a
OHAR KRITIKOAK
PIJAMA MARRADUNAZ
JANTZITAKO MUTIKOA
JOHN BOYNE Alberdania, 2008
Hunkigarria da eleberri hau defini dezakeen adjetiboa. Hikaz idatzita
dagoenez, ez da oso erreza ulertzea, baina gutxi gorabehera ulertzen da
testuinguruagatik. Halere, behin liburua irakurtzen hasita, ezin diozu
irakurtzeari utzi. Eleberri honek, gudaren esanahiari buruzko hausnarketa bat
egitera bultzatzen gaitu Bruno eta Shmuel pertsonaien bidez. Pertsonak eta
adiskidetasuna gudaren gainetik daude, izan ere, gerra krudela eta absurdoa da,
ez du ezertarako balio.
Istorio hunkigarriak eta historikoak gustatzen zaizkionarentzat eleberri
egokia da Pijama marradunaz jantzitako mutikoa, gainera, 30 hizkuntza
baino gehiagotara itzuli da.
Naiara Landakorta
2018-12
lunes, 1 de abril de 2019
OHAR KRITIKOAK
Elizondoko eskutitzak
Elizondoko eskutitzak, Gotzon Garate, Ediciones Mensajero, S.A./ Gero
Euskal Liburuak, 1977, Jose Maria Legorburu.
Jon Bidart detektibea
oporretara doa Amaiur herrira, eta bidean, Elizondon, Anton Herrandorena laguna
bisitatzen du. Han dagoela, Herrandorena, herriko alkatea, hiltzen dute
eta Bidart-ek hartuko du ikerketaren ardura. Elizondon dagoela
neskatxa batekin, Edurnerekin, maitemintzen da, eta neskak, ikerketan lagunduko
dio. Ikerketen zehar, pistak ematen dituzten hainbat eskutitz agertzen dira.
Oso liburu interesgarria da, eta polizien nobelak gustuko badituzu,
oraindik interesgarriagoa. Maitasun istorioak gogoko izanez gero ere, nobela
hau benetan erakargarria egingo zaizu, eta kapitulu bat bukatzeaz bat,
hurrengoa irakurri nahiko duzu.
Niri benetan liburu ona iruditu zait. Gazte eta helduentzat gomendagarria
da, nahiz eta euskera zaila erabili. Hizkuntza maila oso altua daukanez,
batzuetan zaila egiten da kontatzen ari dena ulertzea.
Joanes Lazarobaster
08/12/2018
OHAR KRITIKOAK
BASKERVILLETARREN ZAKURRA
Baskervilletarren Zakurra (The hound of
the Barkervilles) Arthur Conan Doyle idazle Britaniarrak idatzi zuen 1901-1902
urteetan. Arthur Conan Doyle Edinburgon jaio zen 1859. urtean eta Crowboroughen
hil zen 1930. urtean. Idazlea idazteaz gain, medikua ere bazen. Fikziozko
eleberriak eta poesia idatzi zuen.
Liburu hau intriga askokoa da. Protagonista nagusia Sherlock Holmes da eta
bera detektibea da. Sir Charles Baskerville hilda agertzen da bere etxe handi
eta dotorean eta bere lagun Mortimer Holmesi kasua ikertzeko eskatzen dio. Bere
ustez, Baskerville familia madarikatua dago eta familiako kideak infernuko
zakur batek hiltzen ditu. Baskervilletarren azken oinordekoa Ameriketatik
etorri da eta Mortimer beldur da hau ere hil egingo den. Holmes, bere lagun
Watsonekin, Baskervilletarren mansiora joaten da eta bertako eta inguruko
pertsonaiekin hitz egin ondoren kasua argituko dute eta hiltzailea topatu.
Nire iritziz liburua gomendagarria da. Akzio eta intrigaz beteta dago eta
irakurtzen jarraitzeko gogoa ematen du.Kapitulu guztietan pista desberdinak
ematen ditu, gauza berri bat aurkitzen dute eta horrek misterioa argitzeko
gogoa ematen dizu. Nik, berriro irakurriko nuke oso polita eta interesgarria delako.
Markel Zubiria Atxa
2018-12-9
viernes, 29 de marzo de 2019
AUTISMOAREN NAZIOARTEKO EGUNA - MARTXOAREN 31N
"URDIN BAT, URDIN ANITZ // UN AZUL, MUCHOS MATICES"
Gautenak “Urdinduz” eguna Eibarren ospatuko du, martxoaren 31n hain zuzen ere. Denok gonbidatuak gaude ospakizun honetara.
Autismoarekin lotzen den kolorea urdina denez, gizartea urdintzea nahi dugu. Helburu nagusia nahaste honen inguruko kontzientziazioa areagotzea da. Aurtengo leloa “ URDIN BAT, URDIN ANITZ / UN AZUL , MUCHOS MATICES” da. Honekin ikusgai egin nahi dugu autismoa duten pertsona bakoitza desberdina eta bakarra dela.
Bitartean gure ikastetxean hainbat jarduera antolatu ditugu honen inguruan bai ikasgeletan eta baita jolas garaian ere.
Klikatu gainean
martes, 5 de marzo de 2019
Suscribirse a:
Entradas (Atom)