ikasleen lanak 21-22

viernes, 11 de febrero de 2022

EMAKUME ETA NESKA ZIENTZIALARIAREN NAZIOARTEKO EGUNA OTSAILAK 11


ZIENTZIAREN IZARRAK  "Emakumeak, itzaletik argira"

Autorea: EGOITZ ETXEBESTE ADURIZ
Argitaratzailea: ELHUYAR
Orriak: 91


Zientziaren 19 izar dira liburu honetako protagonistak, benetako izarrak izan arren itzalean gelditu zirenak. Bidea urratu zuten 19 zientzalari, guztiak emakumeak. 
ITZALETIK ARGIRA


miércoles, 9 de febrero de 2022

GAZTE NOBELA EUSKARAZ

 

ETXETIK OSPA

Autorea: IRATI BEDIAGA REMENTERIA
Editoriala: ELKAR
Bilduma: TAUPADAK
Orrialdeak: 92

Hamalau urteko Nahiak, amaren agintekeriaz nazkatuta, etxetik joatea erabakitzen du. Herrian bertan bizi eta ezagutzen ez duen aitaren bila joango da, amak ohartarazi dion arren inoiz ez duela berarekiko inolako interesik agertu. Horrenbestez, bere erabaki propioak hartuz, bere burua ezagutzen hasiko da Nahia.

Edonola, lagunekin elkartu eta konturatuko da gurasoekin haiek dituzten harremanak ere ez direla uste bezain onak. Aurrerantzean ahaztuko ez duen ikasgaia jasoko du amarengandik urrun: zaindu maite duzun hori.



HORMAK

Autorea: OIHANA IGUARAN BARANDIARAN
Editoriala: ELKAR
Bilduma: TRAOLA
Orrialdeak: 176

Institutuko sarrerako horman LEA PUTA idatzita aurkitu dute ikasleek, eta ikusi orduko, azpijanean hasi dira guztiak Leak halako mezua jasotzeko zein arrazoi ote dauden jakiteko. Pintadak, halere, ikaskideen artean dauden beste hamaika horma jarriko ditu agerian.
Denok ditugu iraintzen gaituzten hormak, esamoldeak eta jarrerak.
Eskolako hormak batzuentzat ate zabalak dira, beste batzuentzat egunero gainditu beharreko hesiak.