ikasleen lanak 21-22

viernes, 31 de mayo de 2024

IPURTERRE LITERATURA LEHIAKETA 2024


PATATA

Bazen behin, 1967.urtean, Ispasterreko baserri batean, patata bat bizi zen ortuan. Patatak, sustrai bat zenetik, tortilla-patata baten parte izan nahi zuen.
Joxe Mari, baserriko jabea, udako egun bero batean uzta biltzera joan zenean, patatari izugarrizko ilusioa sartu zitzaion Joxe Mari bazetorrela ikusterakoan. Joxe Marik karreta eta patatak eramateko ontzia hartu zituen eta patatak jasotzen hasi zen eta hurrengo egunean sukaldeko mahai gainean zegoen kozinatua izateko prest.

Mariaje, Joxe Mariren andres, patatak zuritzen hasi zenean, ikusi zuen gure patata osasuntsurik zegoena zela eta orduan patata aparte utzi zuen eta korreoz Argiñanon aitari bidali zion, kontserbante eta edulkorante gabe.

Bi egun iraun zuen Ispasterretik Zarautzera egin zuen bidaiak bizikleta baten gainean zegoen kaxa batean. Gipuzkoan sartu zenean ez zuen asko iraun eta Azpeitin sartu eta bizikletak arazo tekniko baten ondorioz istripu izan zuen, gure patata oso triste jarri zen; baina ezusteko batean, kaleko beste puntan ag
ertu zen Eduardo Txillida eta patata lurrean ikustean berehala ohartu zen izugarrizko kalitatea zuela eta, hiru minututan bizikleta konpondu zuen eta Zarautzera bidali zuen. Argiñano jaunaren etxera heltzerakoan tinbrea jo eta Argiñano jaunaren semeak, Karlos Argiñanok zabaldu zion eta kalitate ikaragarrizko patata bat zela ikustean, sukaldera sartu eta Karlosen lehenengo patata-tortilla egin zuen, ikaragarrizko zaporea, gatz puntu perfektua, tipula kantitate egokia.

Eta egun horren ondoren Karlos Argiñano Euskal Herriko sukaldaririk onena bihurtu zen, Txillida eskultorerik onena eta Joxe Mariren patatak munduko onenak bihurtu ziren


ENEKO MEABEBASTERRETXEA  2.MAILA


Zorionak Eneko eta gainontzeko irabazleei!!!


Sakatu hemen guztien idatziak irakurri ahal izateko