ikasleen lanak 21-22

lunes, 26 de febrero de 2024

"AMEK EZ DUTE" KATIXA AGIRRE

      "Amek ez dute" Katixa Agirreren eleberria zinemara

                           

  Mar Coll Zinemagilea "Las madres no" pelikula filmatzen hasi da, "Amek ez dute" Katixa Agirreren eleberrian oinarritutako filma. Amatasun ahul baten tentsioaz eta konplexutasunaz dihardu, eta egia eztabaidaezin batera hurreratzen da, enpatiatik eta ulerberatasunetik. 

   María da pelikularen protagonista. 34 urteko idazlea erditu berri da, eta gertakari izugarri batekin obsesionatuta dago: Alice Espanet 10 hileko bikiak hil ditu bainuontzian. eta Aliceri buruz idaztea izango da Mariarentzat bere amatasuna ulertzeko modu bakarra.

   Pelikularen protagonistak Laura Weissmahr debutaria eta Oriol Pla dira, eta Giannina Fruttero eta Belén Cruz dituzte lagun, besteak beste antzeztaldean eta, Bartzelona, Lleida eta Tarragonako hainbat kokagunetan filmatuko dute



AMEK EZ DUTE - ZUBIKARAI SARIA 2016

Bi emakume, bi ama gazte: batek bere ume bikiak hil ditu, bere eskuz baineran itota. Bestea, nobelaren narratzailea, bere haurraz erditzerakoan, bat-batean ohartu da ezagutzen duela ama hiltzaile hori, aspaldian haren berri izan ez badu ere eta haren ekintzarekin obsesionatuta, gehiago jakitea erabakitzen du, hartaz ikertzea eta horri guztiari buruzko eleberri bat idaztea.

Sorkuntza esaten diogu artista baten lanaren emaitzari, sorkuntza da halaber haur bat mundura ekartzean ama batek egiten duena. Bi sortze mota, bata bestearekin zerikusirik gabea, kontraesankorrak ere bai agian? Sormenaren bi alderdi horiek eta bien arteko harremanak arakatu ditu Katixa Agirrek bere bigarren nobela honetan, irrikaz irensten den fikzioa eraikiz eta aldi berean gogoan luzaroan geratzen diren hausnarketekin aberastuz.




miércoles, 21 de febrero de 2024

GAUR EGUNGO LITERATURA - KARMELE JAIO


Bere maitalea izandako Martinen hiletan dago Olga. Bertan gogoratzen du berarekin bizi izandako pasio sutsua, gizonak duela urtebete utzi zuen arte.

 Oroitzapenetan murgilduta, Martinekiko bere mendekotasun emozionalaz ohartzen da, eta horrek agerian uzten dio, bere burua emakume aske eta ahaldundutzat bazuen ere, maitasunarekin beti izan duen kontraesana. 

Aldi berean, bere ikasle baten tesi bat zuzentzen dabil Olga irakaslea, emakumeei maitasuna euren bizitzako erdigunea izaten erakutsi zaien moduan sakontzen duena, horretarako Artearen eta Literaturaren historiako zenbait lanetan oinarrituz. 

Pertsonaiek bizitzako esperientziak eta bateko nahiz besteko artistek piztutako gogoetak tartekatuz, nobela anbiziotsu bat osatu du Karmele Jaiok, arin irakurtzen dena baina arrasto sakona uzten duena, nor bere buruari begira hausnarketara bultzatuz.



 ¿Qué se esconde realmente bajo nuestra manera de amar?
Martín acaba de morir. En el funeral, Olga, su amante hasta un año antes, recuerda cómo su relación se convirtió para ella en algo obsesivo y cómo se derrumbó el día que Martín decidió no verla más.

 Olga empieza a reconocer su dependencia emocional hacia él a la vez que intenta descubrir las razones que han podido provocar su muerte.
Mientras trata de superar el impactante suceso, Laia, una de sus alumnas, está escribiendo su tesis doctoral: un análisis de la injusticia del amor y la manera en que se ha enseñado a las mujeres a convertirlo en el centro de sus vidas.

Alternando las experiencias vividas por los personajes con las distintas representaciones del amor en las obras artísticas y literarias en las que se basa la tesis de Laia, Karmele Jaio ha compuesto una ambiciosa novela sobre las aristas de nuestra educación sentimental y sobre cómo ésta determina la manera de afrontar nuestras relaciones.

Una novela que se lee con voracidad, pero que deja una huella profunda y hace que nos cuestionemos nuestra forma de amar.




miércoles, 14 de febrero de 2024

EMAKUME ETA NESKA ZIENTZIALARIAREN NAZIOARTEKO EGUNA OTSAILAK 11


ZIENTZIAREN IZARRAK  "Emakumeak, itzaletik argira"

Autorea: EGOITZ ETXEBESTE ADURIZ
Argitaratzailea: ELHUYAR
Orriak: 91


Zientziaren 19 izar dira liburu honetako protagonistak, benetako izarrak izan arren itzalean gelditu zirenak. Bidea urratu zuten 19 zientzalari, guztiak emakumeak. 
ITZALETIK ARGIRA