ikasleen lanak 21-22

lunes, 24 de noviembre de 2014

BELDURREZKO MIKRO-IPUIN LEHIAKETAREN SARI BANAKETA


Irabazlea: Eneko Trebiño (1D)
Finalistak: Maddi Beraza (1E), Urko Arosa eta Unai Sologaistua (1D) eta Malen Carcamo (2A)

Zorionak irabazleei eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei!!!


viernes, 7 de noviembre de 2014

MIKROIPUIN LEHIAKETA - BOZKETA

Helbide honetan dituzu mikroipuin guztiak.

Aukera itzazu bi ipuin eta "comentarios" atala erabiliz bidal itzazu botoak.

Ez ahaztu ipuinaren zenbakia eta izenburua, eta honen azpian zure izen abizenak jartzea botoa balioztatzeko.

Bozkatzeko epea: azaroak 10tik - 17ra

jueves, 23 de octubre de 2014

BELDURRAREN ASTEA - MIKROIPUIN LEHIAKETA

Deskripzioa: Lehiaketa honetan 1 eta 2. mailako ikasleek parte hartuko dute. 
Idazlanak euskaraz idatzitako ipuin laburrak izango dira eta gehienez 100 hitz izango dituzte. Horretaz gain, irudi bat ere txertatu beharra dago.
Ipuinak jatorrizkoak, argitaragabeak eta koherentziaz idatzitakoak izango dira; bukaera agerikoa edo iradokitzailea izan daiteke, hau da, irakurleari irekia.
Gaia: beldurrezkoa



Non eta nola aurkeztu: Parte hartzaileek liburutegimogel@gmail.com helbidera  bidaliko dituzte euren lanak, izen-abizenez, maila eta gaitzizenaz sinatuta.


Epeak:
Mikroipuinak bidaltzeko epea: urriak 27tik-31ra
Botoa emateko epea: azaroak 3tik-5ra


Irabazleak: Lehiaketako arauak betetzen dituzten  mikroipuin guztiak liburutegiko blogean jarriko dira bozkatu ahal izateko. Bloga bisitatzen dutenek ipuin baten alde botoa eman dezakete “erantzuna” aukera erabiliz. Erantzunean eta botoa baliagarria izateko derrigorrezkoa da izen abizenez sinatzea.
Boto gehien jasotzen duen mikroipuinaren egileak saria eskuratuko du.
Saria: Telepitzan 4 pertsonentzako pitza eta edaria.


  • ASTE HONETAKO JOLAS SAIOETAN, LIBURUTEGIAN, BELDURREZKO PELIKULA BAT IKUSIKO DUGU


  • INGURUA GIROTZEKO: IRUDIAK, MASKARAK,....EKAR DAITEZKE

lunes, 16 de junio de 2014

BIGARREN MAILAKO IKASLEEN BOOK TRAILERRAK




 Hemen klikatu ezkero, bigarren mailako ikasle batzuen book-trailerrak ikusteko aukera izango duzue. Bertan, irakurri dituzten liburuen laburpen tentatzaileak agertzen dira.

martes, 3 de junio de 2014

AUPA EIBAR!!!

     

   
 Eibarko Koro Gazteak, S.D.Eibar-en igoera ospatzeko, Ipuruan grabatutako bideoa.

     Bertan gure ikaslea den Ainhoa Arroitajauregik abesten du, eta oso ondo gainera.

     Aupa Eibar!!!

viernes, 16 de mayo de 2014

IPURTERRE LEHIAKETA

2013-2014 ikasturteko Ipurterre Lehiaketan, DBHri dagozkion sariak gure ikasleek lortu dituzte:

NEREA OLABARRI - 2B
                                                                              
                                  MAIALEN   MARTÍNEZ -  3A
                                        
                                                  ZORIONAK BIEI!!!

viernes, 4 de abril de 2014

EUSKARAREN ALDEKO OLINPIADAK

   Ekainean, Iturburun ospatuko ditugun Olinpiadetan denok batera "cup song" ongi egin eta abestesteko, hemen duzue bideoa eta abestiaren letra.
   Praktikatzera!!!






Espaloitik jaitsi gabe                           Euskal Herrian euskaraz         
denok euskararen alde                       kantu, irri eta jolas
bide berean al gaude?                        denok batera bagoaz   
bultzatuaz denok alde                         nahiz ez den izango erraz  
jaitsi gabe.                                           aizu zatoz, gu bagoaz. 

Nirekin etorri                                         Nirekin etorri
bidez bide herriz herri                          bidez bide herriz herri ....
egin dezagun euskaraz
kantatu, lan eta jolas                            Gurekin etorri
euskara da Euskal Herri.                     bidez bide herriz herri ....

Gurekin etorri                                        Nirekin etorri
bidez bide herriz herri                          bidez bide herriz herri ....
gurea zaintzen nahiko lan
ikasi dut ikastolan
euskara da Euskal Herri.                               
                                                                                                        
                                                                                                        
                                                         
                                                   
                                                       
                                                                                              


miércoles, 2 de abril de 2014

NAZIO ARTEKO AUTISMO EGUNA





Gaur, apirilak 2, Autismoaz gogoeta egiteko Nazio Arteko Eguna da.
Gure ikasleek, Gautenako arduradunek egindako gonbidapenari erantzunez, zentroan dugun gela berezia bisitatu dute


viernes, 21 de marzo de 2014

LIBURU GAZTEA

   
  Galtzagorrik antolatutako "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartzen dituzten booktrailerrak,  hemen klikatuz ikus ditzakezue. Gogoratu, bozketa martxoaren 24tik maiatzaren 16ra izango dela eta Galtzagorriren web gunean sartu behar zaretela botoa emateko.
     Kontutan izan, email helbide bakoitzarekin behin bozkatu ahal izango duzuela.
   
  Zorte on guztioi!

viernes, 28 de febrero de 2014

1. MIKROIPUIN LEHIAKETAREN SARI BANAKETA

LEHENENGO SARIA: 
- DANEL ARREGI, 1 A

FINALISTAK: 

- ANE MONTIEL, 2D
- SERGIO FERRERO, 2A
- EIDER CLAVEL, 1A
- MADDI SARASUA, 2D

ZORIONAK DENOI ETA ESKERRIKASKO PARTE HARTZEAGATIK!

lunes, 24 de febrero de 2014

MIKROIPUINEN LEHIAKETAN, BADUGU IRABAZLEA!



   Datorren ostiraleko jolasorduan, Liburutegian, Mikroipuin Lehiaketaren sariak banatuko ditugu. 
   Etor zaitezte!

lunes, 17 de febrero de 2014

XAKE ETA PARTXIS LEHIAKETAK LIBURUTEGIAN

Liburutegian egin diren Lehenengo Xake eta Partxis Lehiaketetan hauek izan dira irabazleak:

  • Xake lehiaketan, Garazi Perosanz, 1.mailakoa
  • Partxis lehiaketan, Maier Fernández, 3. mailakoa
ZORIONAK irabazleei eta ESKERRIKASKO parte hartu duzuen guztiei!



viernes, 14 de febrero de 2014

MIKROIPUIN LEHIAKETAKO AZKEN BOZKETA

Helbide honetan dituzu azken bozketara heldutako mikroipuinak. 
Bozkatzeko epea: otsailak 17tik 20ra.
Aukera ezazu bat eta "comentarios" atala erabiliz bidali ezazu botoa,
Ez ahaztu ipuinaren izenburua eta honen azpian zure izen abizenak jartzea botoa balioztatzeko. 


miércoles, 12 de febrero de 2014

MIKROIPUIN BILDUMA TALDEKATUTA

Taldeen arteko bozketa egiteko:

  • Taldeen arteko lehenengo bozketa honela izango da: 1Akoek 2A taldeko bi mikroipuin aukeratuko dituzte eta alderantziz; 1Bkoek gauza bera egingo dute 2Bkoekin,.........  
  • Lehen bozketa honetan aukeratuak azken bozketan parte hartuko dute.

1A                                                   2A

1B                                                   2B


1D                                                   2D


1E                                                   2E


viernes, 31 de enero de 2014

1. MIKROIPUIN LEHIAKETA


Deskripzioa: Lehiaketa honetan 1 eta 2. mailako ikasleek parte hartuko dute. 
Idazlanak euskaraz idatzitako ipuin laburrak izango dira eta gehienez 100 hitz izango dituzte.
Ipuinak jatorrizkoak, argitaragabeak eta koherentziaz idatzitakoak izango dira; bukaera agerikoa edo     iradokitzailea izan daiteke, hau da, irakurleari irekia.
Gaia: amodiozkoa

Non eta nola aurkeztu: Parte hartzaileek mogelisasi37@gmail.com helbidera  bidaliko dituzte euren lanak, izen-abizenez, maila eta gaitzizenaz sinatuta.

Epeak:
Mikroipuinak bidaltzeko epea: otsailak 3tik 9ra.
Botoa emateko epea: otsailak 11tik 16ra.

Irabazleak: Lehiaketako arauak betetzen dituzten  mikroipuin guztiak liburutegiko blogean jarriko dira bozkatu ahal izateko. Bloga bisitatzen dutenek ipuin baten alde botoa eman dezakete “erantzuna” aukera erabiliz. Erantzunean eta botoa baliagarria izateko derrigorrezkoa da izen abizenez sinatzea.
Boto gehien jasotzen duen mikroipuinaren egileak saria eskuratuko du.
Saria: Telepitzan 4 pertsonentzako pitza eta edaria.