Gaur gaztainerre Eibarren eta inguruko herrixetan. Arimen Egun osteko 2. astelehenian ospatzen da urtero.
Sasoi batian etxe eta soziedade guzti-guztietan
alkartzen ziran eibartarrak gaztaiñerre egunian. Gaur egun ez daka garai bateko
indarrik, baina oindiok be soziedade gehixenak lepo egoten dira, marraskillo
eta gaztaiñaz beteta.
Antzinatikan datorkigu ta
gorde dezagun ohitura
zenbaiten ustez ez izan arren
hau ere bada kultura.
etenik gabe heldu zaigunez
orain jarraitzea gura,
ondorengoei erakutsirik
har dezatela ardura
urtero behintzat elkar gaitezen
gaztain errien kontura.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Eskerrik asko parte hartzeagatik