ikasleen lanak 21-22

martes, 8 de junio de 2021

GURE IKASLEAK WE MAKE! STEAM 2021 PROIEKTUETAKO FINALISTAK!!!!!

 


Eibar BHIko DBH 4. mailako ikasle taldeak, Debegesak antolatzen duen Debabarrena WE MAKE! STEAM erronkan parte hartu du eta bere proiektua aukeratua izan da lau finalisten arteanIkustaldi gehien dituen bideoak irabaziko du. Ekainak 15eko arratsaldeko 16:30ak arteko ikustaldiak zenbatuko dira.

Gure ikasleek lan bikaina egin dute eta saria merezi dute, beraz, proiektuaren bideoa ikusteko eta zure laguntza emateko

egin KLIK bideoan eta ikusi!!!


Álex Espiga, Billy Osorio eta Ayoub Jebari
Zorionak!!!



viernes, 4 de junio de 2021

 EZ DAKIT ZERTAZ ARI ZAREN - ANA MALAGÓN

Bere asperdura eta nazka guraso dibortziatu baten etxetik bestearenera garraiatzen dituen nerabea; aita enpresaria hil ondoren beren erdipurdikeriarekin zer egin ez dakiten seme-alabak; ahizpa atxilotu dutela-eta, haren kargu egitera doan klausurako moja; gaueko txanda baten ondoren, ama zaharra sarturik daukan erresidentziara doan autobus-gidaria...Pertsonen inguru hurbilean kokatzen ditu egileak tragedia izatera iristen ez diren drama txiki hauek, ironia erabiliz urruntze modura eta garraztasuna defentsarako babes gisa. Trikuaren arantza horien azpian, baina, giza haragia suma daiteke dardarka, gozotasun apur baten eske. Gaurko eta hemengo gizartearen ispilu baldin bada ipuin-bilduma hau, ezin esan oso eder agerrarazten gaituela.