ikasleen lanak 21-22

martes, 8 de junio de 2021

GURE IKASLEAK WE MAKE! STEAM 2021 PROIEKTUETAKO FINALISTAK!!!!!

 


Eibar BHIko DBH 4. mailako ikasle taldeak, Debegesak antolatzen duen Debabarrena WE MAKE! STEAM erronkan parte hartu du eta bere proiektua aukeratua izan da lau finalisten arteanIkustaldi gehien dituen bideoak irabaziko du. Ekainak 15eko arratsaldeko 16:30ak arteko ikustaldiak zenbatuko dira.

Gure ikasleek lan bikaina egin dute eta saria merezi dute, beraz, proiektuaren bideoa ikusteko eta zure laguntza emateko

egin KLIK bideoan eta ikusi!!!


Álex Espiga, Billy Osorio eta Ayoub Jebari
Zorionak!!!



viernes, 4 de junio de 2021

 EZ DAKIT ZERTAZ ARI ZAREN - ANA MALAGÓN

Bere asperdura eta nazka guraso dibortziatu baten etxetik bestearenera garraiatzen dituen nerabea; aita enpresaria hil ondoren beren erdipurdikeriarekin zer egin ez dakiten seme-alabak; ahizpa atxilotu dutela-eta, haren kargu egitera doan klausurako moja; gaueko txanda baten ondoren, ama zaharra sarturik daukan erresidentziara doan autobus-gidaria...Pertsonen inguru hurbilean kokatzen ditu egileak tragedia izatera iristen ez diren drama txiki hauek, ironia erabiliz urruntze modura eta garraztasuna defentsarako babes gisa. Trikuaren arantza horien azpian, baina, giza haragia suma daiteke dardarka, gozotasun apur baten eske. Gaurko eta hemengo gizartearen ispilu baldin bada ipuin-bilduma hau, ezin esan oso eder agerrarazten gaituela.



martes, 25 de mayo de 2021

LIBURU GAZTEA-BOOK TRAILER LEHIAKETA 2021

 


   Aurten Galtzagorri Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatzen duen Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketan, saridun bat Eibar BHI ikastetxeko Alex Ugarteburu ikaslea izan da,  Ramón Saizarbitoriaren "Kandiskyren tradizioa" liburuaren booktrailerra eginaz.

Zorionak Alex eta gainontzeko irabazleei!

viernes, 7 de mayo de 2021

 

Haltzaren muinoa, Anjel Lertxundi, Antton Olariaga: Kanta zahar ederrak “haltzak ez du bihotzik” esan zuenetik, nola-halako fama izan du beti gure artean delako zuhaitzak. Orain, berriz, arbola haren ohorea berreskuratzeko bezala, “Haltzaren muinoa” idatzi du Anjel Lertxundik.

Argumentua sinplea da: arbola bera mintzo zaigu, bera bizi den muinotik ikusten eta entzuten dituenak kontatuz, landa-ingurune bateko bizimodu lasai, gorabehera gutxikoa. Egun batean, baina, uholde izugarri batek errotik aterako du zuhaitza, eta ibaian behera eraman. Urak, bere herioan, beste hainbat gauzaki eta izaki daramatza, eta haltzak, larriturik eta izuturik, horren guztiaren berri ematen digu, itsasora bidean doazela. Haltzaren ibilerak zertan amaitzen diren eta istorioa nola bururatzen den jakiteko, berriz, liburua irakurtzea duzu onena.

Gure letren maisu handia den Anjel Lertxundik liburu itxuraz xume baina izatez mamitsua eskaintzen digu, hainbat perla ederrez beterikoa, eta hori guztia janzteko, Antton Olariagaren marrazkien laguntza paregabea izan du.




viernes, 30 de abril de 2021

BULLYING-AREN AURKAKO LOGO-LEMA LEHIAKETA

Eibarko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeen artean egindako Logo eta Lema Lehiaketaren irabazlea, Santa María de la Providencia ikastetxeko , eta DBH 2.mailako Maialen Romero izan da.


Logo-lema zaritua


ZORIONAK MAIALEN!

ESKERRIK ASKO PARTE HARTU DUZUEN GUZTIOI

"DENON ARDURA DELAKO"


BULLYING-AREN AURKAKO KANPAINA

FAMILIAN LANTZEKO SEIGARREN LABURMETRAIA

SEXTO CORTOMETRAJE PARA TRABAJAR EN FAMILIA

sábado, 24 de abril de 2021

domingo, 7 de marzo de 2021

EMAKUMEAK, ITZALETIK ARGIRA

 



Zientziaren 19 izar dira liburu honetako protagonistak, benetako izarrak izan arren itzalean gelditu zirenak. Bidea urratu zuten 19 zientzialari, guztiak emakumeak, 
besteak beste, Sophie Germain, Mary Somerville, Eunice Foote, Nettie Stevens, Berenice Abbott edo Dorothy Crowfoot.

Etorriko diren zientzialarien eredu ez ezik, era guztietako irakurleen gozagarri ere izan daitezen.




Informazio gehiago hemen

MARTXOAK 8. EMAKUME LANGILEAREN NAZIOARTEKO EGUNA - LOGO LEHIAKETA

 


domingo, 7 de febrero de 2021

EUSKAL ENCODING, EUSKARAZKO FILM ETA TELESAILEN GORDELEKUA

 



Euskal Encoding euskarazko film eta telesaien gordelekua da.

Euskarazko telebista produktuak kontsumitzeko denon eskura, dohainik!

Klikatu irudian eta arakatu haur zein helduentzako edukia! 

viernes, 22 de enero de 2021

ZORIONTSUAK IZATEA AUKERATU GENUEN (55 DONOSTIA HIRIA KUTXA SARIA)

Anjak lana, familia eta sorterria utziko ditu, ezagutu duen maitearen atzetik joatearren; Marcok haurtzaroko mendietako mamuak ahaztu nahiko ditu itsas lainoen artean; Rosalía beretik eman eta eman ariko da, ordainetan deus gutxi eskatu gabe; Amaiak ez du bere institutuko lagunen moduan amaitu nahi; Izaskunek badaki beste pertsonei nola lagundu, bere buruarekin asmatzea falta…

Zoriontsu izan nahi dute istorio hauetako protagonistek, baina badakite zoriona ez dela iragarkietako zelofanetan bildutako opari hori; are, susmatzen dute, ahaleginduagatik ere, ez zaiela trukean etorriko betiereko paradisurik. Baina ezin bertan goxo geratu, ezin etsi…

Donostia Hiriko Kutxa Literatura Saria irabazi du Mikel Ayllonek ipuin-bilduma eder honi esker, non hitzek edertasuna bilatzen duten, non edertasuna istorio baten zerbitzura dagoen, eta non istorio horrek gogoeta eginaraziko digun bizitzaren zentzuaz, eta baita geure bizimoduaz ere.

martes, 19 de enero de 2021

DOLORES REDONDO


Dos amigas inseparables. Una pérdida inasumible. Una vida a la deriva. En la humilde bahía pesquera de Pasajes, en los años 70, rodeada de muelles de pesca, estibadores, humedad y salazón, se forja una fuerte amistad entre Pakutxa y Celeste, dos niñas de cinco años. Entre juegos, complicidades y travesuras, la desdicha se cruza en su camino y una trágica fatalidad las separa. Celeste, la protagonista de esta historia, sufrirá un trauma que se prolongará durante buena parte de su vida, con consecuencias terribles para ella misma y para cuantos la rodean. Vivirá la soledad de una personalidad etérea mientras una paradójica lucha se desencadena en su interior, en un intento desesperado por hallar respuestas. «Hay mil aspectos sobre los que ya os he hablado en mis novelas y millones que me quedan por contaros, pero el primero con el que tuve que ponerme en paz fue con la muerte, y lo hice en esta novela, la primera que escribí.» Dolores Redondo