ikasleen lanak 21-22

lunes, 29 de abril de 2019

OHAR KRITIKOAK


DIARIO DE (UNA CHIFL)ADA


Amelia Mora
Bartzelona, Planeta, 2013


Institutua hasi berri duen neskato baten egunerokoa kontatzen du, Adarena.Egun batean neska berri bat heltzen da bere gelara eta haien artean gatazkak sortzen dira.
Hainbat gatazka izaten dituzte, Ada bere mutil lagunaz maiteminduta dagoelako. Bestalde, etxean, hiru anai- arreba dira, Ada eta bikiak; bikiak oso bihurriak dira eta beraien arrebari hainbat tranpa jartzen dizkiote.

Diario de Ada liburu oso irakurterraza eta interesgarria da irakurtzeko. Kontakizunak oso dibertigarriak dira: arazoak, maitasun kontuak …
Idatzita dagoen modua ere oso ulerterraza da, marrazkiren bat ere badago.
Hori dela eta, gehiago irakurtzeko jakin-mina pizten du.

Nerabe bat baldin bazara liburu hau gustuko izango duzula pentsatzen dut.

Malen Quindos                                                                         2018-12-07



miércoles, 3 de abril de 2019

AUTISMOAREN INGURUKO JARDUERAK ISASIN


   
Ikastetxean autismoaren inguruan egin diren kontzientziazio jarduera eta ostiraleko ospakizunaren argazkiak hemen


Eta kittoko argazkiak hemen

martes, 2 de abril de 2019

OHAR KRITIKOA


SOMBRAS DE LA PLAZA MAYOR

ROSA HUERTAS                               Edelvives, Colección Alandar.




Gonzalo izeneko mutiko baten bizitzako gorabeherak kontatzen ditu. Arratsalde batean, Madrilgo plazan, Rodrigo izeneko mutil bat ezagutzen du eta honek, mesede bat eskatzen dio. Egunak aurrera doazenean, Ines izeneko neska eder bat ezagutzen du eta berarekin igaroko ditu bere hurrengo egunak, bera ezagutzen. Hainbat abentura interesgarri eta beldurgarri biziko dituzte Gonzalok eta Inesek. Rodrigo hobeto ezagutuko du baita jende gehiago ere.

 Arina da eta arazoa poliki-poliki kontatzen du, baita ekintzak ere. Halere, eleberriko zati batzuk ez daude oso ondo konkatuta, hau da, soberan daudela iruditzen zait. Rodrigoren sentimendu nahaste izugarria islatzen du. Eleberria oso interesgarria da eta bukaera oso hunkigarria, hain zuzen ere, hirurak berriro biltzen direnean ‘noche nuestran’ erroskillak janez...  

Irati Azpilikueta                                      2018-ko abenduaren 4-a


OHAR KRITIKOA


UNA SEMANA DE SIETE LUNES


Idazlea: Jessica Brody
Argitaletxea: RBA
Itzultzailea: Ana Mata Buil
Argitaratze data: 2016
Ellison Sparks-en azaletik kontatzen den istorio bat da, maitasuna eta emozioei buruz, hitz egiten duena. Galdera bat planteatzen du: etorkizuna aldatu daiteke?
Egun berdina bizitzen ari da behin eta berriz. Hasieran, amets batean dagoela pentsatzen du, baina tamalez ez da horrela.  Aukera bat bezala hartzen du egun berdinean harrapatuta egotea, bere ametsak egi bihurtzeko.

Liburu hau irakurtzea gomendatzen dut, oso entretenigarria delako. Nire iritziz, protagonistarekin konektatzea erraza da, izan ere, idazleak modu dibertigarrian eta ulergarrian kontatzen baititu pertsonaien gertaerak eta sentimenduak. Hala ere, momentu batzuetan oso errepikakorra iruditu zait kontakizuna, zenbait ekintza hainbat alditan errepikatzen direlako.

Leire Martin                                                         2018ko abenduaren 6a


OHAR KRITIKOAK


PIJAMA MARRADUNAZ JANTZITAKO MUTIKOA
JOHN BOYNE     Alberdania, 2008


Istorio hau II.Mundu gerran, Auschwitz konzentrazio esparruan, kokatzen da. Bruno izeneko mutiko bat Berlinetik Poloniara bizitzera doa bere familiarekin, bere aita militarra delako. Bruno etxetik kanpo paseatzera joaten da eta konzentrazio esparruan dagoen Shmuel izeneko mutiko bat ezagutzen du. Oso lagunak egiten dira, eta hortik aurrera gauza asko bizitzen dituzte biek batera.

Hunkigarria da eleberri hau defini dezakeen adjetiboa. Hikaz idatzita dagoenez, ez da oso erreza ulertzea, baina gutxi gorabehera ulertzen da testuinguruagatik. Halere, behin liburua irakurtzen hasita, ezin diozu irakurtzeari utzi. Eleberri honek, gudaren esanahiari buruzko hausnarketa bat egitera bultzatzen gaitu Bruno eta Shmuel pertsonaien bidez. Pertsonak eta adiskidetasuna gudaren gainetik daude, izan ere, gerra krudela eta absurdoa da, ez du ezertarako balio.
Istorio hunkigarriak eta historikoak gustatzen zaizkionarentzat eleberri egokia da Pijama marradunaz jantzitako mutikoa, gainera, 30 hizkuntza baino gehiagotara itzuli da.

Naiara Landakorta                                                                                   2018-12

lunes, 1 de abril de 2019

OHAR KRITIKOAK



Elizondoko eskutitzak 

Elizondoko eskutitzak, Gotzon Garate, Ediciones Mensajero, S.A./ Gero Euskal Liburuak, 1977, Jose Maria Legorburu.


Jon Bidart detektibea oporretara doa Amaiur herrira, eta bidean, Elizondon, Anton Herrandorena laguna bisitatzen du. Han dagoela, Herrandorena, herriko alkatea, hiltzen dute  eta Bidart-ek hartuko du ikerketaren ardura. Elizondon dagoela neskatxa batekin, Edurnerekin, maitemintzen da, eta neskak, ikerketan lagunduko dio. Ikerketen zehar, pistak ematen dituzten hainbat eskutitz agertzen dira.


Oso liburu interesgarria da, eta polizien nobelak gustuko badituzu, oraindik interesgarriagoa. Maitasun istorioak gogoko izanez gero ere, nobela hau benetan erakargarria egingo zaizu, eta kapitulu bat bukatzeaz bat, hurrengoa irakurri nahiko duzu.


Niri benetan liburu ona iruditu zait. Gazte eta helduentzat gomendagarria da, nahiz eta euskera zaila erabili. Hizkuntza maila oso altua daukanez, batzuetan zaila egiten da kontatzen ari dena ulertzea.


Joanes Lazarobaster                                                        08/12/2018



OHAR KRITIKOAK


BASKERVILLETARREN ZAKURRA

Baskervilletarren Zakurra (The hound of the Barkervilles) Arthur Conan Doyle idazle Britaniarrak idatzi zuen 1901-1902 urteetan. Arthur Conan Doyle Edinburgon jaio zen 1859. urtean eta Crowboroughen hil zen 1930. urtean. Idazlea idazteaz gain, medikua ere bazen. Fikziozko eleberriak eta poesia idatzi zuen.


Liburu hau intriga askokoa da. Protagonista nagusia Sherlock Holmes da eta bera detektibea da. Sir Charles Baskerville hilda agertzen da bere etxe handi eta dotorean eta bere lagun Mortimer Holmesi kasua ikertzeko eskatzen dio. Bere ustez, Baskerville familia madarikatua dago eta familiako kideak infernuko zakur batek hiltzen ditu. Baskervilletarren azken oinordekoa Ameriketatik etorri da eta Mortimer beldur da hau ere hil egingo den. Holmes, bere lagun Watsonekin, Baskervilletarren mansiora joaten da eta bertako eta inguruko pertsonaiekin hitz egin ondoren kasua argituko dute eta hiltzailea topatu.


Nire iritziz liburua gomendagarria da. Akzio eta intrigaz beteta dago eta irakurtzen jarraitzeko gogoa ematen du.Kapitulu guztietan pista desberdinak ematen ditu, gauza berri bat aurkitzen dute eta horrek misterioa argitzeko gogoa ematen dizu. Nik, berriro irakurriko nuke oso polita eta interesgarria delako.


Markel Zubiria Atxa

                                                                                           2018-12-9