ikasleen lanak 21-22

miércoles, 1 de junio de 2022

ELGAREN IDATZIA

 

EUSKARA ZAILA DELA DIOTENEK …

 


 

                                  Eibarren, 2022ko martxoaren 9an

Aupa Yasmin!

Urte bat pasa da jada zu gurera etorri zinetetik. Urte konplikatu, berezi eta ezberdin bat izan delakoan nago. Azken finean zure etxea eta ingurukoak utzi behar izan dituzu arazo triste, zail eta larriengatik eta Euskal Herrira, konkretuki Eibarrera etorri zara, arazo horiek ekidin ahal izateko. Zoriontzekoa da denborada honetan egin duzun esfortzu guztia gure hizkuntzaren alde, eta harrituta utzi nauzu zure eboluzio eta hobekuntzarekin euskara mailan. Izan ere, ez du edonork zuk bezala lan egiten amore eman gabe zerbait lortzeko. Euskara zaila dela diotenek adibidez, ez dute zuk egin duzun ahaleginaren laurdena ere egiten euskara ikasteko. Aitzakia bezala esaten dute hori, hizkuntza hau ikastea ekiditeko. Egia da hizkuntza konplexua dela. Azken finean ez dakigu zein den euskararen familia, eta ondorioz hizkuntza honek ez du batere antzik beste batekiko. Horregatik, zaila egin daiteke ikastea. Hala eta guztiz ere, edozein hizkuntza barneratzeak zailtasunak ekar ditzake. Ohituta baikaude bakoitzak hitz egiten duen hizkuntzarekin komunikatzera, eta beste bat ikasterako orduan, ez diogulako ezerri zentzurik hartzen. Baina amore eman gabe eta jarrera positiboarekin aurpegia ematen badiogu zailtasunari, askoz ere errazagoa izango zaigu, ez hizkuntza berri bat ikastea bakarrik, baizik eta edozer gauza ikasi eta lortzea.

Eta aurretik aipatzen ari naizen guztiaren eredu argia zara zu Yasmin, eta berriro ere eskerrak horregatik. Horrela jarraitu ezkero gure hizkuntza aberasteaz gain, zure kultura maila aberastea ere lortuko duzu, eta hori gauza politenetariko bat delakoan nago.

Zu zaren bezalako gehiago nahi eta behar dira bizitza honetan, hizkuntza eta kultura ezberdin hauek mantentzeko eta hil ez daitezen.

Ze polita izango litzakeen gure hizkuntzaren petaloak usteldu beharrean gutako bakoitzak horiek ureztatzea!

Onena opa dizut Yasmin, eta ea laster ikusteko aukera dugun. Muxu eta besarkada handi bat.

 

ELGA ARIZNABARRETA MUGERZA  2.MAILA