ikasleen lanak 21-22

jueves, 23 de octubre de 2014

BELDURRAREN ASTEA - MIKROIPUIN LEHIAKETA

Deskripzioa: Lehiaketa honetan 1 eta 2. mailako ikasleek parte hartuko dute. 
Idazlanak euskaraz idatzitako ipuin laburrak izango dira eta gehienez 100 hitz izango dituzte. Horretaz gain, irudi bat ere txertatu beharra dago.
Ipuinak jatorrizkoak, argitaragabeak eta koherentziaz idatzitakoak izango dira; bukaera agerikoa edo iradokitzailea izan daiteke, hau da, irakurleari irekia.
Gaia: beldurrezkoa



Non eta nola aurkeztu: Parte hartzaileek liburutegimogel@gmail.com helbidera  bidaliko dituzte euren lanak, izen-abizenez, maila eta gaitzizenaz sinatuta.


Epeak:
Mikroipuinak bidaltzeko epea: urriak 27tik-31ra
Botoa emateko epea: azaroak 3tik-5ra


Irabazleak: Lehiaketako arauak betetzen dituzten  mikroipuin guztiak liburutegiko blogean jarriko dira bozkatu ahal izateko. Bloga bisitatzen dutenek ipuin baten alde botoa eman dezakete “erantzuna” aukera erabiliz. Erantzunean eta botoa baliagarria izateko derrigorrezkoa da izen abizenez sinatzea.
Boto gehien jasotzen duen mikroipuinaren egileak saria eskuratuko du.
Saria: Telepitzan 4 pertsonentzako pitza eta edaria.


  • ASTE HONETAKO JOLAS SAIOETAN, LIBURUTEGIAN, BELDURREZKO PELIKULA BAT IKUSIKO DUGU


  • INGURUA GIROTZEKO: IRUDIAK, MASKARAK,....EKAR DAITEZKE