ikasleen lanak 21-22

lunes, 12 de junio de 2017

LEIRE EREÑO OSA GUREKIN

   Ostiralean, geure artean izan genuen Leire Ereño, gure ikasle baten ama eta politikarekin eta hiritarren zerbitzurako erantzunkizun publikoko karguak izan dituena. Beste batzuen artean, Pasaiako Udalan Alkateordea izan zen eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako Lehendakaria ere bai. Azken urteetan Eusko Alkartasunaren barruko karguetan erantzunkizuna izan du eta gaur egun Bermapide Batzorde Nazionaleko kidea da.

   Gure lehen mailako ikasleen aurrean gaur egungo sistema politikoaren eraketaren errepasoa egin ondoren, mundu honen inguruan bere esperientzia pertsonala ere kontatu zigun.

   Eskerrik asko Leire zure bizipenak gurekin konpartitzearren eta nahi duzunerarte!
  


martes, 30 de mayo de 2017

ARGAZKI LEHIAKETA-SARI BANAKETA


EKITALDIAREN INFORMAZIO OROKORRA

EGUNA: ekainak 2, ostirala
ORDUA: 11:15 – 11:45; jolas garaia
TOKIA:aretoa



EGITARAUA

-ONGI ETORRIA.

-3. SARIAREN BANAKETA.

-LEHENBIZIKO ABESTIA: "SIYAHAMBA" Afrikako herri kanta


-2. SARIAREN BANAKETA.

-BIGARREN ABESTIA: "DIAMONDS" by Ryanna.


-1. SARIAREN BANAKETA.

-HIRUGARREN ABESTIA: Zea Maysen "NEGUA JOAN DA TA"


GONBIDATUTA ZAUDETE!!!

lunes, 22 de mayo de 2017

ARGAZKI LEHIAKETA-BOZKETA

Helbide HONETAN dituzu argazki guztiak. 

 Aukera itzazu hiru argazkiren izenak eta "comentarios" atala erabiliz bidal ezazu zure bozketa. Sei puntu dituzu hiru argazkrien artean banatzeko; beraz, argazki bati hiru puntu eman behar dizkiozu, beste bati bi puntu eta hirugarrenari puntu bat. Argi azaldu zein argazkiren artean banatzen dituzun puntuak. 

Ez ahaztu puntu banaketa azaldu duzun laukitxo berean (azpian) zure izen abizenak eta zein mailatakoa zaren jartzea bozketa balioztatzeko. 

Bozkatzeko epea: maiatzak 22tik 26ra.

 ANIMO ETA EMAN ZURE BOTOA!!!

viernes, 28 de abril de 2017

ARGAZKI LEHIAKETA 2017

GAIA: EIBARKO HIZTEGIA

   Aurtengo Korrikarako Eibarko AEK-koen ideia bikaina gureganatuz, Eibarko Hiztegia izango da lehiaketaren gaia. Horretaz, Eibarko euskara hiztegiko berba bat hautatu eta berba hori ahalik eta ondoen irudikatzen duen argazkia atera eta bidali.
   Kontsultarako erabili dezakezue helbide hau:
http://eibarko-euskara.eus/hiztegia
   Edo, baita ere, ikastetxeko liburutegian zuen eskura jarri ditugun hainbat liburu. 
Adibideak:



PARTAIDEAK:
1. eta 2.mailako ikasleak derrigorrez eta, 3. eta 4.goak borontatez.

NON ETA NOLA AURKEZTU:
Partaide bakoitzak argazki bat bidaliko du helbide honetara: amaiaurkidi@mogelisasi.net
Derrigorrezkoa da bidaltzerakoan norbere izen-abizenak, gaitzizena eta, aukeratu duzun berba argazkia ateratzerakoan.

EGUTEGIA:
Maiatzaren 2tik 12ra: argazkiak atera eta bidali
Maiatzaren 18tik-26arte: Driven jarrita egongo dira eta bozketa hasiko da.(Bozketa Liburutegiko blogean egin behar da).
Ekainaren 2an Sari Banaketa Ekitaldia Liburutegian musika eta guztiz.

SARIA: 
Telepizzan lau pertsonentzat pizza eta edaria.

OHARRA: 
Argazkiekin datorren ikasturterako egutegi bat egingo dugu.

ANIMO!!!!!


lunes, 3 de abril de 2017

AUTISMOAREN NAZIOARTEKO EGUNA

   Atzo Autismoaren Nazioarteko Eguna ospatu zen Europa osoan eta guk, Mogelen, ostiralean izan genuen ospakizun polita Gautenakoen eskutik.





viernes, 31 de marzo de 2017

Euskararen erabilera sustatzen.

   Euskararen erabilera indartzeko, Hizkuntza Normalkuntza Taldeak antolaturiko saioen artean, asteartean, gureganaino Karmelo Ayesta hurbildu zen eta hirugarren mailako ikasleekin bildurik euskaraz gozatzeko eta euskaraz bizitzeko aholkuak eman zizkigun.




      Atzo arratsaldean beste saio bat izan zuen guraso eta irakasleekin.
   Mila esker Karmelo zure ekarpenagatik eta nahi duzunerarte!!!


miércoles, 29 de marzo de 2017

IDAZLEAREKIN LIBURUTEGIAN

   Espero genuen bezala oso saio interesgarri eta atseginak izan ziren laugarren mailako ikasleak eta Antton Kazabon idazlearen artekoak.
   Nahi duzunerarte Antton!

martes, 21 de marzo de 2017

ANTTON KAZABON LIBURUTEGIAN


 Datorren astelehenean, martxoak 27, Antton Kazabon idazlea gure liburutegira etorriko da  laugarren mailako ikasleekin egotera. Saio polita disfrutatzea espero dugu!!!


miércoles, 15 de marzo de 2017

LIBURU GAZTEA 2016-2017


   Heldu zaigu aurten ere Galtzagorri Elkarteak antolaturiko Liburu Gaztea Lehiaketan parte hartzeko unea!

   Gogoratu book trailer guztiak martxoaren 10a baino lehen Liburu Gaztearen web gunean zintzilikatuta egon behar direla!

   Apirilaren 3tik 28era bitartean egongo da bozkatzeko aukera. Orduan aktibatuko da web gunean BOZKATU atala.


   Bitartean, azpiko irudietan klikatuz, parte hartzen duten book trailerrak ikusten joan zaitezkete.





miércoles, 8 de marzo de 2017

MARTXOAK 8


HORI DELA ETA, MARTXOAK 6TIK 10ERA BIDEO EMANALDIAK IZANGO DITUGU
- DBH 1: LA BICICLETA VERDE



- DBH 2: EL PAGO JUSTO



- DBH 3 ETA 4: LAS SUFRAGISTAS




martes, 28 de febrero de 2017

IHAUTERIAK 2017 MOGEL ISASI



ALDAPAN GORA (HUNTZA)

Mendian gora, burua galtzen dut maiz
herriko kaletan sarritan galdu izan naiz.
Nork bereizi zituen kultura, lurra sua ta ura?
Gizakion arteko lotura, ere ez al da natura?

Aldapan gora, pausorik pauso
aldapan behera, auzorik auzo
gaztainondo ta pago
eskultura arraro,
kaleak edo mendiak zerk galtzen gaitu gehiago? (x2)

Berriro galduta gabiltza, hau da hau marka
ezin da ulertu aurrean daukagun mapa.
Euskaldun peto peto bai, baina ardi galduen pare
nahiago det ibili halare, norabiderik gabe!

Aldapan gora, pausorik pauso
aldapan behera, auzorik auzo
gaztainondo ta pago
eskultura arraro,
kaleak edo mendiak zerk galtzen gaitu gehiago? (x2)

Aldapan gora…
Pausoz pauso…
Gora… Aldapan gora…

Aldapan gora, pausorik pauso
aldapan behera, auzorik auzo
gaztainondo ta pago
eskultura arraro,
kaleak edo mendiak zerk galtzen gaitu gehiago?

Aldapan gora, pausorik pauso
aldapan behera, auzorik auzo
gaztainondo ta pago
eskultura arraro,
kaleak edo mendiak…