Elizondoko eskutitzak
Elizondoko eskutitzak, Gotzon Garate, Ediciones Mensajero, S.A./ Gero
Euskal Liburuak, 1977, Jose Maria Legorburu.
Jon Bidart detektibea
oporretara doa Amaiur herrira, eta bidean, Elizondon, Anton Herrandorena laguna
bisitatzen du. Han dagoela, Herrandorena, herriko alkatea, hiltzen dute
eta Bidart-ek hartuko du ikerketaren ardura. Elizondon dagoela
neskatxa batekin, Edurnerekin, maitemintzen da, eta neskak, ikerketan lagunduko
dio. Ikerketen zehar, pistak ematen dituzten hainbat eskutitz agertzen dira.
Oso liburu interesgarria da, eta polizien nobelak gustuko badituzu,
oraindik interesgarriagoa. Maitasun istorioak gogoko izanez gero ere, nobela
hau benetan erakargarria egingo zaizu, eta kapitulu bat bukatzeaz bat,
hurrengoa irakurri nahiko duzu.
Niri benetan liburu ona iruditu zait. Gazte eta helduentzat gomendagarria
da, nahiz eta euskera zaila erabili. Hizkuntza maila oso altua daukanez,
batzuetan zaila egiten da kontatzen ari dena ulertzea.
Joanes Lazarobaster
08/12/2018
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Eskerrik asko parte hartzeagatik