BASKERVILLETARREN ZAKURRA
Baskervilletarren Zakurra (The hound of
the Barkervilles) Arthur Conan Doyle idazle Britaniarrak idatzi zuen 1901-1902
urteetan. Arthur Conan Doyle Edinburgon jaio zen 1859. urtean eta Crowboroughen
hil zen 1930. urtean. Idazlea idazteaz gain, medikua ere bazen. Fikziozko
eleberriak eta poesia idatzi zuen.
Liburu hau intriga askokoa da. Protagonista nagusia Sherlock Holmes da eta
bera detektibea da. Sir Charles Baskerville hilda agertzen da bere etxe handi
eta dotorean eta bere lagun Mortimer Holmesi kasua ikertzeko eskatzen dio. Bere
ustez, Baskerville familia madarikatua dago eta familiako kideak infernuko
zakur batek hiltzen ditu. Baskervilletarren azken oinordekoa Ameriketatik
etorri da eta Mortimer beldur da hau ere hil egingo den. Holmes, bere lagun
Watsonekin, Baskervilletarren mansiora joaten da eta bertako eta inguruko
pertsonaiekin hitz egin ondoren kasua argituko dute eta hiltzailea topatu.
Nire iritziz liburua gomendagarria da. Akzio eta intrigaz beteta dago eta
irakurtzen jarraitzeko gogoa ematen du.Kapitulu guztietan pista desberdinak
ematen ditu, gauza berri bat aurkitzen dute eta horrek misterioa argitzeko
gogoa ematen dizu. Nik, berriro irakurriko nuke oso polita eta interesgarria delako.
Markel Zubiria Atxa
2018-12-9
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Eskerrik asko parte hartzeagatik