viernes, 23 de diciembre de 2022
martes, 13 de diciembre de 2022
domingo, 11 de diciembre de 2022
jueves, 1 de diciembre de 2022
martes, 29 de noviembre de 2022
viernes, 25 de noviembre de 2022
martes, 22 de noviembre de 2022
miércoles, 9 de noviembre de 2022
lunes, 7 de noviembre de 2022
lunes, 24 de octubre de 2022
viernes, 21 de octubre de 2022
jueves, 20 de octubre de 2022
lunes, 4 de julio de 2022
miércoles, 8 de junio de 2022
miércoles, 1 de junio de 2022
ELGAREN IDATZIA
EUSKARA ZAILA DELA DIOTENEK …
Aupa
Yasmin!
Urte
bat pasa da jada zu gurera etorri zinetetik. Urte konplikatu, berezi eta
ezberdin bat izan delakoan nago. Azken finean zure etxea eta ingurukoak utzi
behar izan dituzu arazo triste, zail eta larriengatik eta Euskal Herrira,
konkretuki Eibarrera etorri zara, arazo horiek ekidin ahal izateko.
Zoriontzekoa da denborada honetan egin duzun esfortzu guztia gure hizkuntzaren
alde, eta harrituta utzi nauzu zure eboluzio eta hobekuntzarekin euskara
mailan. Izan ere, ez du edonork zuk bezala lan egiten amore eman gabe zerbait
lortzeko. Euskara zaila dela diotenek adibidez, ez dute zuk egin duzun
ahaleginaren laurdena ere egiten euskara ikasteko. Aitzakia bezala esaten dute
hori, hizkuntza hau ikastea ekiditeko. Egia da hizkuntza konplexua dela. Azken
finean ez dakigu zein den euskararen familia, eta ondorioz hizkuntza honek ez
du batere antzik beste batekiko. Horregatik, zaila egin daiteke ikastea. Hala
eta guztiz ere, edozein hizkuntza barneratzeak zailtasunak ekar ditzake.
Ohituta baikaude bakoitzak hitz egiten duen hizkuntzarekin komunikatzera, eta
beste bat ikasterako orduan, ez diogulako ezerri zentzurik hartzen. Baina amore
eman gabe eta jarrera positiboarekin aurpegia ematen badiogu zailtasunari,
askoz ere errazagoa izango zaigu, ez hizkuntza berri bat ikastea bakarrik,
baizik eta edozer gauza ikasi eta lortzea.
Eta
aurretik aipatzen ari naizen guztiaren eredu argia zara zu Yasmin, eta berriro
ere eskerrak horregatik. Horrela jarraitu ezkero gure hizkuntza aberasteaz gain,
zure kultura maila aberastea ere lortuko duzu, eta hori gauza politenetariko
bat delakoan nago.
Zu
zaren bezalako gehiago nahi eta behar dira bizitza honetan, hizkuntza eta
kultura ezberdin hauek mantentzeko eta hil ez daitezen.
Ze
polita izango litzakeen gure hizkuntzaren petaloak usteldu beharrean gutako
bakoitzak horiek ureztatzea!
Onena
opa dizut Yasmin, eta ea laster ikusteko aukera dugun. Muxu eta besarkada handi
bat.
ELGA ARIZNABARRETA MUGERZA 2.MAILA
viernes, 27 de mayo de 2022
IPURTERRE LEHIAKETA 2022
Ipurterre Lehiaketa, ume eta gazteen artean irakurzaletasuna sustatzeko eta idazteko trebetasunak garatzeko asmoz, urtero antolatzen den lehiaketa da.
Aurtengo irabazleak hauek izan dira:
- LH 1-2 mailan: Paule Martín (J.A. Mogel Ikastola)
- LH 3-4 mailan: Bittor Navarrete (J.A. Mogel Ikastola)
- LH 5-6 mailan: Pello Aranzeta (J.A. Mogel Ikastola)
- DBH 1-2 mailan: Elga Ariznabarreta (Eibar BHI)
- DBH 3-4 mailan: Malen Agirremalloa (La Salle-Azitain)
Zorionak denoi, bereziki
ELGA ARIZNABARRETARI!!!
miércoles, 18 de mayo de 2022
martes, 17 de mayo de 2022
sábado, 30 de abril de 2022
EIBAR BHI-K "GEZURRAK" MUSIKALA AURKEZTUKO DU
Sarrerak Coliseoan egongo dira salgai apirilaren 29tik aurrera
miércoles, 27 de abril de 2022
GAZTE NOBELA ERDERAZ
LA PRIMERA OLEADA
Autor: MARILO ÁLVAREZ SANCHÍS
Editorial: ALGAR
Colección: EN ÓRBITA
Número de páginas: 184
Después de la Gran Guerra, la Tierra ha quedado asolada casi por completo y la humanidad se ve abocada a poner en marcha un proyecto de evacuación del planeta. Los jóvenes escogidos se trasladarán a una colonia en la Luna, donde prepararán la llegada del resto de la población. Pero no todo es lo que parece... Alice Dixie forma parte de esta primera oleada de jóvenes evacuados y, entre la nostalgia por el mundo que deja atrás y las emociones que le provoca su nueva residencia, empezará a hacerse preguntas: ¿Cuál es el verdadero objetivo de la colonia lunar? ¿Qué papel juegan realmente los jóvenes escogidos para participar en el Programa Éxodo? ¿Miente el gobierno? Una distopía juvenil en la línea de clásicos contemporáneos que reflexiona sobre el futuro de la humanidad y cómo debemos construirlo.
La obra, además, nos habla de la amistad, la lealtad y la bondad humana y nos demuestra que, a menudo, actuar con valor e integridad no es la alternativa más sencilla.
La primera oleada, además, aborda temes tan universales como la igualdad o las opciones éticas y morales que escogemos.
!DICHOSA MANZANA!
Autor: ANNA BALLESTER
Editorial: ALGAR
Colección: CALCETÍN TEATRO
Número de páginas: 96
Con este libro viajaremos a la Grecia Clásica para revivir uno de los episodios más conocidos de la mitología: el juicio de Paris.
Lejos del lenguaje trágico, este libro presenta con una mirada divertida a dioses con problemas cotidianos y la gran historia de amor que desencadenó la guerra de Troya
martes, 26 de abril de 2022
martes, 5 de abril de 2022
"31 VIDAS", GERRAREN KRONIKA LATZA, LEKUKOEN TESTIGANTZAK ERDIGUNEAN JARRITA
Martxoaren 31 hura bizi izan zuten 31 lekukoren testigantzak bildu ditu Iban Gorriti durangarrak "31 vidas" liburuan. Isilduta izan diren istorioak gogoratzea nahi du; ama galdu zuenarena, seme biak hilerriraino besoetan eraman behar izan zituenarena..."faxismoa pairatu zutenen omenez".
Sakatu irudian
viernes, 1 de abril de 2022
lunes, 21 de marzo de 2022
GAZTE NOBELA EUSKARAZ
Autorea: JASONE OSORO IGARTUA
Editoriala: ELKAR
Bilduma:TRAOLA
Orrialdeak: 116
Sofía eta Andrea bizitza berri baten atariko ilusioarekin joan ziren inguruetako udako festarik sonatuenera. Gogoa eta gorputza aske utzita, Sofíak eta Ivanek ezin izan zioten ezetzik esan elkarrenganako erakarmenari. Sexua izan zuten.
Badago hamasei urterekin haurdun geratzen den neskarik.
Gazteei
zirrara eragingo dien istorio honi ez zaio egiantzik falta.
MALKOAK EURITAN
Autorea: JORDI SIERRA I FABRA
Editorial: ELKAR
Bilduma :TRAOLA
Orrialdeak: 280
Leo Calvert rock abeslaria hil ondoren, mito bihurtu da, eta haren hilobia ehunka jarraitzaileren erromes-lekua. Grace alabak gorroto ditu aitaren heriotza etengabe gogora ekartzen dizkioten omenaldiak. Aitaren mireslea den Normanek ordea, bizitza ladatuko dio.
Aitari buruz amak ezkutatu dizkion biztzako pasarteak argitu beharko ditu Gracek.
Artista ospetsu baten argiak eta itzalen kronika hunkigarria
viernes, 11 de marzo de 2022
MARTXOAK 8ko LOGO LEHIAKETA
ZORIONAK DENOI!!!
Hezkidetza Taldea
jueves, 10 de marzo de 2022
lunes, 7 de marzo de 2022
EMAKUME LANGILEAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Martxoaren 8an, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna ospatzen da.
Horren harira, Hezkidetza Taldeak SUFRAGISTAK filmearen ikuskizun proposamena egiten digu.
Filme honen istorioa Ingalaterran kokatzen da, XX. mendearen hasieran konkretuki. Emakumeek beraien eskubide politikoen artean, botoa emateko eskubidea eskatzen dute. Maud Watts emakume gazte eta langilea da protagonista. Emakume guztien aldeko eskubideen borroka hasiko du, bere lana, familia eta bizitza ere arriskuan jarriz.
miércoles, 2 de marzo de 2022
NOBELA EUSKARAZ
MENDIKO GAITZA
Autorea: IDOIA GARZES ALDAZABAL
Bilduma: EUSKAL LITERATURA
Editoriala: ELKAR
Orrialdeak: 244
Gailur bateko buzoian aurkitutako txartela hartzen duenean, dena aldrebesten zaio Arlet Anaut protagonistari: duela urtebete desagertutako mendizalearen heriotzarekin lotuko dute, eta triangelu bitxi batean endredatuta ikusiko du bere burua, alde batean bera, bestean Errementaria ertzain baboa, eta erdian, hari guztiak mugituz, mendizale desagertuaren emazte Maitena, alargun beltz erabatekoa, erakargarri bezain arriskugarria.
martes, 15 de febrero de 2022
miércoles, 9 de febrero de 2022
GAZTE NOBELA EUSKARAZ
Hamalau urteko Nahiak, amaren agintekeriaz nazkatuta, etxetik joatea erabakitzen du. Herrian bertan bizi eta ezagutzen ez duen aitaren bila joango da, amak ohartarazi dion arren inoiz ez duela berarekiko inolako interesik agertu. Horrenbestez, bere erabaki propioak hartuz, bere burua ezagutzen hasiko da Nahia.
Edonola, lagunekin elkartu eta konturatuko da gurasoekin haiek dituzten harremanak ere ez direla uste bezain onak. Aurrerantzean ahaztuko ez duen ikasgaia jasoko du amarengandik urrun: zaindu maite duzun hori.