EUSKARA ZAILA DELA DIOTENEK …
Aupa
Yasmin!
Urte
bat pasa da jada zu gurera etorri zinetetik. Urte konplikatu, berezi eta
ezberdin bat izan delakoan nago. Azken finean zure etxea eta ingurukoak utzi
behar izan dituzu arazo triste, zail eta larriengatik eta Euskal Herrira,
konkretuki Eibarrera etorri zara, arazo horiek ekidin ahal izateko.
Zoriontzekoa da denborada honetan egin duzun esfortzu guztia gure hizkuntzaren
alde, eta harrituta utzi nauzu zure eboluzio eta hobekuntzarekin euskara
mailan. Izan ere, ez du edonork zuk bezala lan egiten amore eman gabe zerbait
lortzeko. Euskara zaila dela diotenek adibidez, ez dute zuk egin duzun
ahaleginaren laurdena ere egiten euskara ikasteko. Aitzakia bezala esaten dute
hori, hizkuntza hau ikastea ekiditeko. Egia da hizkuntza konplexua dela. Azken
finean ez dakigu zein den euskararen familia, eta ondorioz hizkuntza honek ez
du batere antzik beste batekiko. Horregatik, zaila egin daiteke ikastea. Hala
eta guztiz ere, edozein hizkuntza barneratzeak zailtasunak ekar ditzake.
Ohituta baikaude bakoitzak hitz egiten duen hizkuntzarekin komunikatzera, eta
beste bat ikasterako orduan, ez diogulako ezerri zentzurik hartzen. Baina amore
eman gabe eta jarrera positiboarekin aurpegia ematen badiogu zailtasunari,
askoz ere errazagoa izango zaigu, ez hizkuntza berri bat ikastea bakarrik,
baizik eta edozer gauza ikasi eta lortzea.
Eta
aurretik aipatzen ari naizen guztiaren eredu argia zara zu Yasmin, eta berriro
ere eskerrak horregatik. Horrela jarraitu ezkero gure hizkuntza aberasteaz gain,
zure kultura maila aberastea ere lortuko duzu, eta hori gauza politenetariko
bat delakoan nago.
Zu
zaren bezalako gehiago nahi eta behar dira bizitza honetan, hizkuntza eta
kultura ezberdin hauek mantentzeko eta hil ez daitezen.
Ze
polita izango litzakeen gure hizkuntzaren petaloak usteldu beharrean gutako
bakoitzak horiek ureztatzea!
Onena
opa dizut Yasmin, eta ea laster ikusteko aukera dugun. Muxu eta besarkada handi
bat.
ELGA ARIZNABARRETA MUGERZA 2.MAILA
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Eskerrik asko parte hartzeagatik