ikasleen lanak 21-22

miércoles, 2 de marzo de 2022

NOBELA EUSKARAZ

 

MENDIKO GAITZA

Autorea: IDOIA GARZES ALDAZABAL

                            Bilduma: EUSKAL LITERATURA

                                   Editoriala: ELKAR

                                        Orrialdeak: 244

Gailur bateko buzoian aurkitutako txartela hartzen duenean, dena aldrebesten zaio Arlet Anaut protagonistari: duela urtebete desagertutako mendizalearen heriotzarekin lotuko dute, eta triangelu bitxi batean endredatuta ikusiko du bere burua, alde batean bera, bestean Errementaria ertzain baboa, eta erdian, hari guztiak mugituz, mendizale desagertuaren emazte Maitena, alargun beltz erabatekoa, erakargarri bezain arriskugarria.

Helduentzako bere lehen eleberri honetan izugarrizko trebezia erakusten du Idoia Garzesek, bai kontakizunaren nondik norakoen eraikuntzan misterioari eta jakin-minari eusteko, bai idazkera dotore, sinesgarri eta pertsonal bat sortzeko orduan, non narratzailearen gogoeta zartadazkoak eta pertsonaien elkarrizketa txinpartatsuak nabarmentzen diren, zein baino zen zorrotzago.



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Eskerrik asko parte hartzeagatik