ikasleen lanak 21-22

jueves, 21 de diciembre de 2023

martes, 19 de diciembre de 2023

GAUR EGUNGO LITERATURA

GOIATZ LABANDIBAR

EREIN EDITORIALA

96 orrialde

 Ezezagun baten ohean esnatu da Garazi eta ondoan duen gaztea ez da "bere Axi". Pentsamenduak korapilatu zaizkio protagonistari, bezperan edan zituen marrubizko tekila txupitoak bere sabelean nola. Egoera berriak haren ordu arteko bizimodua, harremanak, ziurtasunak eta usteak irauliko ditu.

Bakarrizketa maistraki darabil Goiatz Labandibarrek Bekatua eleberrian.

Tragikomedia honetan, protagonistaren ahots organiko eta hordigarriak txundituta utziko du irakurlea.


martes, 21 de noviembre de 2023

GAZTE NOBELA ERDERAZ

 




Dani miente. Miente muy bien. Pero lo hace por pura supervivencia. Porque no se comprende a sí mismo, porque no se acepta como es, porque tiene miedo del entorno que lo envuelve, porque pueden más los prejuicios que los sentimientos. Hasta que un día la red de mentiras empieza a romperse y, por fin, se enfrenta a una verdad que duele, pero que lo hará libre.

Sin dramatismos y una buena dosis de humor, asistimos al descubrimiento de la opción sexual de un adolescente.


Silvestre Vilaplana es un destacado autor de Literatura Juvenil, aunque también cultiva otros géneros literarios. Algunos títulos publicados en "AlgarJoven": Los demonios de Pandora, La frontera negra y Resurrección.

viernes, 17 de noviembre de 2023

GAUR EGUNGO LITERATURA

 



Gurasoak gai ziren sentitzen zutenari eusteko, eta eusteko, eta eusteko, eta, azkenerako, niri ere amorrua habia egiten hasi zitzaidan ahots-kordetan. Arnasa falta nuela sentitzen nuen eta, unerik larrienetan, desesperatuki aritzen nintzaion ahokadaka inguratzen ninduen masa beltz likinari. Teilatupe hartako isiltasuna oihartzuntzen zitzaidan etengabe. Eta nik, nik zarata behar nuen. Izeba Anak hondartza urrun batetik ekarritako itsas-karakola belarriratzen nuen sosegu bila eta, hasieran, lagun egiten zidan barrenetik sortzen zitzaion zurrumurruak. Olatu urdinen kulunka gordetzen zuen maskorrak itsaso barea, ia hila. Eta nik, nik zarata behar nuen. Gaiztotu zedila itsasoa oldar zedila arroken aurka.


Ane Labaka Mayoz (Lasarte-Oria, 1992) bertsolaria eta idazlea da. Euskal Ikasketak egin zituen, Gizarte Antropologiako Masterra eta Ikasketa Feministak eta Generokoak. 2019an Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen liburua koordinatu zuen Miren Artetxerekin batera, eta, 2021ean, Algara mutilatuak saiakera argitaratu zuen. Ezpainetakoa (2018, Peru Abarka saria) album ilustratua, Totototo (2021) haurrentzakoa eta Erradikalak (2022) antzerki liburua ere ondu ditu orain arte. Egun, sorkuntzari emana bizi da.