Apirilak 2, Marea Urdina
viernes, 1 de abril de 2022
lunes, 21 de marzo de 2022
GAZTE NOBELA EUSKARAZ
Autorea: JASONE OSORO IGARTUA
Editoriala: ELKAR
Bilduma:TRAOLA
Orrialdeak: 116
Sofía eta Andrea bizitza berri baten atariko ilusioarekin joan ziren inguruetako udako festarik sonatuenera. Gogoa eta gorputza aske utzita, Sofíak eta Ivanek ezin izan zioten ezetzik esan elkarrenganako erakarmenari. Sexua izan zuten.
Badago hamasei urterekin haurdun geratzen den neskarik.
Gazteei
zirrara eragingo dien istorio honi ez zaio egiantzik falta.
MALKOAK EURITAN
Autorea: JORDI SIERRA I FABRA
Editorial: ELKAR
Bilduma :TRAOLA
Orrialdeak: 280
Leo Calvert rock abeslaria hil ondoren, mito bihurtu da, eta haren hilobia ehunka jarraitzaileren erromes-lekua. Grace alabak gorroto ditu aitaren heriotza etengabe gogora ekartzen dizkioten omenaldiak. Aitaren mireslea den Normanek ordea, bizitza ladatuko dio.
Aitari buruz amak ezkutatu dizkion biztzako pasarteak argitu beharko ditu Gracek.
Artista ospetsu baten argiak eta itzalen kronika hunkigarria
viernes, 11 de marzo de 2022
MARTXOAK 8ko LOGO LEHIAKETA
ZORIONAK DENOI!!!
Hezkidetza Taldea
jueves, 10 de marzo de 2022
lunes, 7 de marzo de 2022
EMAKUME LANGILEAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Martxoaren 8an, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna ospatzen da.
Horren harira, Hezkidetza Taldeak SUFRAGISTAK filmearen ikuskizun proposamena egiten digu.
Filme honen istorioa Ingalaterran kokatzen da, XX. mendearen hasieran konkretuki. Emakumeek beraien eskubide politikoen artean, botoa emateko eskubidea eskatzen dute. Maud Watts emakume gazte eta langilea da protagonista. Emakume guztien aldeko eskubideen borroka hasiko du, bere lana, familia eta bizitza ere arriskuan jarriz.
miércoles, 2 de marzo de 2022
NOBELA EUSKARAZ
MENDIKO GAITZA
Autorea: IDOIA GARZES ALDAZABAL
Bilduma: EUSKAL LITERATURA
Editoriala: ELKAR
Orrialdeak: 244
Gailur bateko buzoian aurkitutako txartela hartzen duenean, dena aldrebesten zaio Arlet Anaut protagonistari: duela urtebete desagertutako mendizalearen heriotzarekin lotuko dute, eta triangelu bitxi batean endredatuta ikusiko du bere burua, alde batean bera, bestean Errementaria ertzain baboa, eta erdian, hari guztiak mugituz, mendizale desagertuaren emazte Maitena, alargun beltz erabatekoa, erakargarri bezain arriskugarria.


