Ene baitan bizi da, Maddi Ane Txoperena: Aitari zerbait entzunik, amatxiren bizipenen gibeletik abiatzen da Marie,
Donibane Lohizuneko gaztea, Parisko ikasketak bururatzeko egin behar duen
azken memoria lanerako. Ez zaio erraza suertatuko, ordea, amatxik ez
baitio nahi duena emanen, eta Mariek berak ere ez baitaki zeren bila
dabilen, xuxen... Kutxa batean gotorturiko oroitzapen zatiak balira bezala
jasoko ditu irakurleak Josefinaren gazte garaiko amets, pentsamendu eta
bizi-minak, Marieren begiradapetik.
Askotariko istorioak gurutzatzen dira Maddi Ane Txoperena Iribarrenen lehen
eleberrian: 1950.eko hamarkadan Ipar Euskal Herrian eta Frantzian neskato
ibilitako emakumeen errealitateak, lehengo eta oraingo maitasun eta
desamodio istorioak, laneko sufrimenduak, gatazka politiko baten ondorengo
testuinguru baten ezinak, amatxi-biloba eta alaba-guraso harreman
korapilatsuak... Guzia etorkizunaren eta orainaren arteko zubi jolas
batean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Eskerrik asko parte hartzeagatik