Liburu honek haur-transexualitatearen gaia jorratzen du, familia jakin baten ikuspuntutik. Benatako familia da, bere historia konpartitu eta ipuin moldean «kontatu» nahi izan diguna. Liburu honetan Nerearen istorioa kontatzen da, zeinak txiki-txikitatik argi adierazi zuen neska zela, nahiz beste guztiek mutil gisa tratatu zakila zuelako.
Ipuinaren ostean irakurketa-gida laburra dator, haur-transexualitatearen errealitatea eta sexu-aniztasuna ulertzeko eta onarpenean laguntzeko, hau da, laguntzeko ulertarazten ez dagoela mutiko edo neskato (gizon edo emakume) izateko modu onargarri bat eta bakarra, baizik eta pertsona bezain beste.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Eskerrik asko parte hartzeagatik