Heldu zaigu aurten ere Galtzagorri Elkarteak antolaturiko Liburu Gaztea Lehiaketan parte hartzeko unea!
Gogoratu book trailer guztiak martxoaren 10a baino lehen Liburu Gaztearen web gunean zintzilikatuta egon behar direla!
Apirilaren 3tik 28era bitartean egongo da bozkatzeko aukera. Orduan aktibatuko da web gunean BOZKATU atala.
Bitartean, azpiko irudietan klikatuz, parte hartzen duten book trailerrak ikusten joan zaitezkete.