ikasleen lanak 21-22

viernes, 31 de enero de 2014

1. MIKROIPUIN LEHIAKETA


Deskripzioa: Lehiaketa honetan 1 eta 2. mailako ikasleek parte hartuko dute. 
Idazlanak euskaraz idatzitako ipuin laburrak izango dira eta gehienez 100 hitz izango dituzte.
Ipuinak jatorrizkoak, argitaragabeak eta koherentziaz idatzitakoak izango dira; bukaera agerikoa edo     iradokitzailea izan daiteke, hau da, irakurleari irekia.
Gaia: amodiozkoa

Non eta nola aurkeztu: Parte hartzaileek mogelisasi37@gmail.com helbidera  bidaliko dituzte euren lanak, izen-abizenez, maila eta gaitzizenaz sinatuta.

Epeak:
Mikroipuinak bidaltzeko epea: otsailak 3tik 9ra.
Botoa emateko epea: otsailak 11tik 16ra.

Irabazleak: Lehiaketako arauak betetzen dituzten  mikroipuin guztiak liburutegiko blogean jarriko dira bozkatu ahal izateko. Bloga bisitatzen dutenek ipuin baten alde botoa eman dezakete “erantzuna” aukera erabiliz. Erantzunean eta botoa baliagarria izateko derrigorrezkoa da izen abizenez sinatzea.
Boto gehien jasotzen duen mikroipuinaren egileak saria eskuratuko du.
Saria: Telepitzan 4 pertsonentzako pitza eta edaria.

1 comentario:

Eskerrik asko parte hartzeagatik