ikasleen lanak 21-22

martes, 15 de octubre de 2013

LIBURU GAZTEA 2013-2014


Ikasturte honetan, Mogel Isasik Galtzagorri Elkarteak antolatzen duen Liburu Gaztea Literatura sarian parte hartuko du. Ikasleek, proposatutako liburuen inguruko book trailerrak egin beharko dituzte.




Mailaz maila landuko dituzten liburuak hauek dira:

1. MAILA:    MAITAGARRIA ETA DESIOA

AUTOREA: Mariasun Landa
ILUSTRATZAILEA: Maite Gurrutxaga

Bai izeneko neska batek maitagarri bati lagundu zion eta, ordainetan,
maitagarriak desio bat betetzeko aukera eman zion. Neskak
biharamunean galdera bera egitera joateko eskatu zion, eta halaxe
egin zuen maitagarriak. Maitagarria konturatu ez arren, denbora
aurrera joango da eta neskak beti gauza bera eskatuko du, nahiz eta
maitagarriak ez ulertu sarritan. Azkenean, konturatuko da neskak
benetan nahi zuena desioak izateko gaitasunari eustea dela, alegia,
ilusioa izatea.

Bai pertsonaia berezia da, sorgina ematen du baina bere bizitza
arrunta da. Errealitatea eta fantasia nahasirik ditugu lan honetan:
jasaten ari garen krisi latza eta bizi dugun errealitate gogorra dugu
batetik eta maitagarri bat bestetik. Nahasketa berezi samarra baina emaitza interesgarria.


       2. MAILA:    MARTA ISPILUAREN AURREAN

AUTOREA: Teresa Calo

 Antzerki obra baten gidoia da. Bertan anorexiak jota hildako
hamazazpi urteko Martak bere bizitzaz hausnartuko du ikusleei
zuzendutako elkarrizketan, monologoa parterik luzeenean eta bere
buruaren alter egoa den eskeleto batzuekin elkarrizketan tarteka.

Anorexia da gaia eta horretaz hitz egiten du neskak, atseden gabe,
azken lerrora arte.

Egielak dioenez halako pertsonen sentimendu eta logikak agerian
utziaz zein barregarri eta ezdeus diren nabarmendu nahi du, halako
jokabideen erakargarritasun oro ezabatzeko irakurleen buruetatik.


       3. MAILA:    EZER EZ

AUTOREA: Janne Teller

Hausnarketa morala bilatzen duen eleberria.

Muturrera eramandako egoera batean hamabi bat urteko gaztetxoen
jokamoldea deskribatzen da.

Argudioa da ikaskide batek arbola batera igo eta bertatik ez jaistea
erabakitzen duela, “ezerk ez duelako ezertarako balio” ebatzita.
Gainerakoak hura jaitsarazten saiatuko dira eta euren eginahaletan
murgilduta kontrolaezina bihurtuko zaien dinamika arriskutsu batean
sartuko dira, eurentzat benetan zerk balio duen demostratzen
dabiltzala.


       4. MAILA:    SAGUAK ETA GIZONAK

AUTOREA: John Steinbeck

 Bi langile, George eta Lennie, leku batetik bestera dabiltza lanean, bata “atzeratu” samarra da eta beti arazoetan sartzen da, besteak bere ardura hartzen du. Elkar babesten dutela esan daiteke. Biek dute amets bera: egunen batean lur sail bat eta etxetxo bat erostea, bertan inoren menpe izan gabe bizi ahal izateko. Untxiak izango dituzte eta Lenniek zainduko ditu.

Egun baten, rantxo berri batera agertuko dira, eta han ere Lenniek
arazoetan sartuko ote dituen beldur izango da.George. Rantxoko
bizimodura egokitzen ahaleginduko dira. Halako batean, susmo
txarrenak bete egingo dira. Nagusiaren errainarekin arazoa izango du
Lenniek eta alde egin beharko du. Georgek jakingo du non aurkitu
Lennie. Erabaki oso gogorra hartu beharko du, nagusiaren semeak
aurkitzen badu okerrago izango baita.


Book trailerrak prest daudenean blogean jarriko ditugu!

ZORTE ON!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Eskerrik asko parte hartzeagatik