Deskripzioa: Parte hartu nahi dutenek euskaraz idatzitako piropoa/k idatzi behar dute/dituzte.
Zer saritzen da?: Piropoa modu sortzaile, ez-sexista, ez-arrazista, adierazkor eta ludiko batez azaltzea.
Non eta nola aurkeztu: Parte hartzaileek norbere Twitterraren bitartez #piropomogel hashtag-a erabiliz aurkeztu behar dituzte piropoak. Piropo bat baino gehiago idatzi behar dituenak liburuzainari (Amaia Urkidiri) galdetu behar dio nola egin.
Twitterrik ez dutenek Mogel Isasiko liburutegiko twitterra erabili dezakete. Horretarako ere, Amaiarekin harremanetan jarri behar dute.
Twitterrean, piropoaren ondoren eta identifikazio modura, ez da izen abizenik jarriko. Horren ordez, etxeko telefonoaren azken hiru zenbakiak eta partaidea zein gelatakoa den jarriko da. Adibidez: 345-1A
Hauxe izango da piropoaren identifikazioa bozketarako.
Bozketa: Liburutegiko blogaren bitartez egingo da. Piropoak bidaltzeko epea bukatu bezain laster blog honetan bertan agertuko dira bozketarako pausoak.
Epeak:
Piropoak idazteko epea: otsailak 6tik 14ra.
Botoa emateko epea: otsailak 14tik 17ra.
Irabazleak: Jasotako piropo guztien artean, epaimahaiak onenak aukeratu eta liburutegiko blogean jarriko ditu.
Boto gehien jasotzen duen piropoaren egileak saria eskuratuko du.
Saria: Telepitzan 4 pertsonentzako pitza eta edaria.