ikasleen lanak 21-22

martes, 6 de marzo de 2012

"The fantastic flying books of Mr Morris Lessmore" (Morris Lessmore Jaunaren Liburu hegalariak)



Irakurzaletasunaren aldeko film batek irabazi du aurtengo Oscar Saria, Film Labur Animatuen sailean. William Joycek eta Brandom Oldenburg-ek zuzendutako "The fantastic flying books of Mr Morris Lessmore" (Morris Lessmore Jaunaren Liburu hegalariak) filma izan da saritua.
Film honetako protagonista liburu zale amorratua da. Bizia emango luke liburuengatik, eta ordainetan liburuek mesedea itzultzen diote. Morris Lessmore jaunak liburuekiko duen maitasunari esker, Katrina urakanak esku hutsik eta bizitzeko ilusiorik gabe utzitako biztanleek liburuetan aurkituko dute bizipoza.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Eskerrik asko parte hartzeagatik