ikasleen lanak 21-22

lunes, 30 de enero de 2012

1. PIROPO LEHIAKETA

Deskripzioa: Parte hartu nahi dutenek euskaraz idatzitako piropoa/k besterik ez dute egin behar.
Zer saritzen da?: Piropoa modu sortzaile, ez-sexista, ez-arrazista, adierazkor eta ludiko batez azaltzea.
Non eta nola aurkeztu: Parte hartzaileek e-postaren bidez edo orri batetan idatziz aurkeztu ditzakete piropoak.
E-posta aukeratzen dutenek  lehiaketa@mogel.org  helbidera bidaliz. Orrian idatzita aurkeztea nahi dutenek liburutegian horretarako prestaturik egongo den kaxa baten sartuz.
Bata zein beste aukeran, ezinbestekoa da piropoaren azpian ezizena eta izen-abizenak jartzea.

Epeak:
piropoak bidaltzeko epea: otsailak 1etik 10era.
Botoa emateko epea: otsailak 14tik 17ra.

Irabazleak: Jasotako piropo guztien artean, epaimahaiak  onenak aukeratu eta liburutegiko blogean jarriko ditu. Bloga bisitatzen dutenek piropo baten alde botoa eman dezakete “erantzuna” aukera erabiliz. Erantzunean eta botoa baliagarria izateko derrigorrezkoa da izen abizenez sinatzea.
Boto gehien jasotzen duen piropoaren egileak saria eskuratuko du.
Saria: Telepitzan 4 pertsonentzako pitza eta edaria.

1 comentario:

Eskerrik asko parte hartzeagatik