ikasleen lanak 21-22

domingo, 29 de mayo de 2016

ARGAZKI LEHIAKETA - BOZKETA

Helbide HONETAN dituzu argazki guztiak.

Aukera itzazu hiru argazkien izenak eta "comentarios" atala erabiliz bidal ezazu zure bozketa.

Sei puntu dituzu hiru argazkien artean banatzeko; beraz, argazki bati hiru puntu eman behar dizkiozu, beste bati bi puntu eta hirugarrenari puntu bat.  Argi azaldu zein argazkiren artean banatzen dituzun puntuak.

Ez ahaztu puntu banaketa azaldu duzun laukitxo berean (azpian) zure izen abizenak eta zein mailatakoa zaren jartzea bozketa balioztatzeko.

Bozkatzeko epea: maiatzak 30etik ekainak 5era.

ANIMO ETA EMAN ZURE BOTOA!!!


lunes, 23 de mayo de 2016

ARGAZKIAK IKUSTEN


Aste honetan zehar, argazkian klikatuz, lehiaketan parte hartzen duten argazki guztiak ikus ditzakezue.
Pentsatu ondo zeintzuei eman behar diezuen botoa.
Klik egin eta ondo pasa.



Datorren astean botazioa!!!

jueves, 5 de mayo de 2016

martes, 1 de marzo de 2016

LIBURU GAZTEA 2015-2016



Aurten ere iritsi zaigu Galtzagorrik antolaturiko Liburu Gaztea Lehiaketa. 

Gogoratu book trailer guztiak martxoaren 4a baino lehen web gunean zintzilikatuta egon behar direla!

Apirilaren 1etik 30era bitartean egongo da bozkatzeko aukera. Orduan aktibatuko da web gunean BOZKATU atala.

Bitartean, azpiko irudian klikatuz, parte hartzen duten book trailerrak ikusten joan zaitezkete.

sábado, 27 de febrero de 2016

ROSA HUERTAS IDAZLEA GUREKIN


Aurten ere Rosa Huertas idazlea gurekin izan dugu liburutegian. Oraingoan, "Sombras de la Plaza Mayor" liburuari buruz hitz egitera etorri zaigu eta laugarren mailako ikasleak izan dira saio honetaz disfrutatzeko aukera izan dutenak.

Eskerrik asko Rosa zure bisitagatik!!!






AZKEN ARGITALPENA