ikasleen lanak 21-22

jueves, 25 de mayo de 2023

GAUR EGUNGO LITERATURA

 


jueves, 18 de mayo de 2023

GAZTE NOBELA EUSKARAZ

 
LIMA-URREZKO GURAIZEAK

Egilea: MIREN GORROTXATEGI AZKUNE

Argitaletxea: ELKAR

Bilduma: TAUPADAK

Orri kopurua: 164

Bertokira iritsi diren Xana eta Mouraren familiak kinka larrian jarriko du herri osoa, olatu artifiziala eraikitzeko proiektua baitute esku artean. Proiektuak Paulita etxegabetzea ekarriko luke, eta Lima ez dago hori gertatzen uzteko prest. Izan ere, hamabi urteko neska bat da Lima, baina ez nolanahikoa, Maia jainkosaren alaba baita.
Eguraldiarengan eragiteko duen botereaz gain, botere berri baten jabe egingo da Lima amak oparitu dizkion urrezko guraizeei esker. Nahiko izango ote dira olatu artifizialaren proiektua gelditzeko? Limak lagunak ondoan izango ditu borroka honetan, eta ohartuko da ez dela botereak eta sekretuak gordetzen dituen bakarra.


viernes, 12 de mayo de 2023

IRATI KOMIKIA

 


Juan Luis Landa eta Joxean Muñoz-ek sortutako "Irati" komikia argitaratu da, izen bereko filma egiteko oinarri izan den istorioa.
Lan hau gazte eta helduei zuzenduta dago.
Liburuari buruzko informazioa, irudi gaineak klikatuz gero, ikusteko aukera izango duzue


jueves, 11 de mayo de 2023

TREN GELTOKIA-MUSIKALA


EibarBHIko ikasleek "Tren Geltokia" ikuskizuna aurkeztu zuten atzo publiko zabalarentzat, Coliseo antzokian.
Bihar ikasleei tokatzen zaie Andrea Covadonga eibartarrak zuzendutako lanaz disfrutatzea.
Zorionak! hainbeste lan egin duzuen guztioi!!!