ikasleen lanak 21-22

lunes, 26 de marzo de 2012

MUNDUKO HIZKUNTZAK

Maryam eta Loubna El Ayadik ipuin bat aurkezten digute arabieraz.
PASARTE TENTAGARRIA

PASARTE TENTAGARRIA EUSKARAZ

miércoles, 7 de marzo de 2012

MARTXOAK 8, EMAKUMEEN EGUNA

Ondorengo bideoarekin emakumeen eguna eta lana nahi dugu goraipatu, bereziki, Eibarko emakumeen lana historian zehar.


Tailerretan, emakume mordoa

Bideoan: Mari Carmen Agirre eta Julita Arregi.
Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua.


Agian interesatuko zaizu: 

martes, 6 de marzo de 2012

MUNDUKO HIZKUNTZAK

Jingming Wang ikasleak Txinako ipuin bat aurkezten digu. Itzulpen laburra aurrerago izango dugu.
Elefantea

EUSKARA ARLOKO MOTIBAZIO SAIOA HIROMI YOSHIDAREKIN

"Hizkuntza ez jakitea eta ez erabiltzea, biak gauza bera dira."
Hori dio gurekin egon den Hiromi Yoshida ikertzaile japoniarrak. Hizkuntzalaria ere bada, eta Japoniako unibertsitate bateko irakaslea. Euskara da bere pasioa eta ikerketa asko egin eta publikatu ditu azken urteotan. Ez hori bakarrik, euskarako eskolak ere ematen ditu Japoniako unibertsitatean. Ederki asko erabiltzen duela erakutsi digu.
Eredu paregabea guztiontzat!!

"The fantastic flying books of Mr Morris Lessmore" (Morris Lessmore Jaunaren Liburu hegalariak)



Irakurzaletasunaren aldeko film batek irabazi du aurtengo Oscar Saria, Film Labur Animatuen sailean. William Joycek eta Brandom Oldenburg-ek zuzendutako "The fantastic flying books of Mr Morris Lessmore" (Morris Lessmore Jaunaren Liburu hegalariak) filma izan da saritua.
Film honetako protagonista liburu zale amorratua da. Bizia emango luke liburuengatik, eta ordainetan liburuek mesedea itzultzen diote. Morris Lessmore jaunak liburuekiko duen maitasunari esker, Katrina urakanak esku hutsik eta bizitzeko ilusiorik gabe utzitako biztanleek liburuetan aurkituko dute bizipoza.

jueves, 1 de marzo de 2012

PIROPO LEHIAKETA - IRABAZLE ETA FINALISTAK

Hona hemen 1. Piropo Lehiaketaren emaitzak:
1. SARIA:
- IRATI DE LOS TOYOS (34. piropoa)
FINALISTAK:
- HELENE OIARTZABAL (33. piropoa)
- LEIRE GARATE (113 eta 112. piropoak)
- LOREA URKIA (105. piropoa)
- ANE ESCRIBANO (120. piropoa)
- JULENE AGIRRE (35. piropoa)
- MARTIN EGIGUREN (2. piropoa)



ZORIONAK DENOI