ikasleen lanak 21-22

viernes, 8 de marzo de 2024

MARTXOAK 8 NAZIOARTEKO EMAKUMEAREN EGUNA

                                         


 I  
R
A
K
U
R
K
E
T
A

G
I
D
A                            

miércoles, 6 de marzo de 2024

GUTUN ZURIA 2024


  Hitzaren adierazpen guztiei begiratuko die Gutun Zuria letren Bilboko jaialdiak´


   Ikasleentzako topaketak, itzulpengintzako profesionalentzako prestakuntza, literatur solasaldiak, euskal sorkuntzari buruzko topaketak eta sormen prozesuei buruzko hitzaldiak prestatu dituzte arduradunek, "Berba dariola" lelopean.

Informazio gehiago hemen

lunes, 26 de febrero de 2024

"AMEK EZ DUTE" KATIXA AGIRRE

      "Amek ez dute" Katixa Agirreren eleberria zinemara

                           

  Mar Coll Zinemagilea "Las madres no" pelikula filmatzen hasi da, "Amek ez dute" Katixa Agirreren eleberrian oinarritutako filma. Amatasun ahul baten tentsioaz eta konplexutasunaz dihardu, eta egia eztabaidaezin batera hurreratzen da, enpatiatik eta ulerberatasunetik. 

   María da pelikularen protagonista. 34 urteko idazlea erditu berri da, eta gertakari izugarri batekin obsesionatuta dago: Alice Espanet 10 hileko bikiak hil ditu bainuontzian. eta Aliceri buruz idaztea izango da Mariarentzat bere amatasuna ulertzeko modu bakarra.

   Pelikularen protagonistak Laura Weissmahr debutaria eta Oriol Pla dira, eta Giannina Fruttero eta Belén Cruz dituzte lagun, besteak beste antzeztaldean eta, Bartzelona, Lleida eta Tarragonako hainbat kokagunetan filmatuko dute



AMEK EZ DUTE - ZUBIKARAI SARIA 2016

Bi emakume, bi ama gazte: batek bere ume bikiak hil ditu, bere eskuz baineran itota. Bestea, nobelaren narratzailea, bere haurraz erditzerakoan, bat-batean ohartu da ezagutzen duela ama hiltzaile hori, aspaldian haren berri izan ez badu ere eta haren ekintzarekin obsesionatuta, gehiago jakitea erabakitzen du, hartaz ikertzea eta horri guztiari buruzko eleberri bat idaztea.

Sorkuntza esaten diogu artista baten lanaren emaitzari, sorkuntza da halaber haur bat mundura ekartzean ama batek egiten duena. Bi sortze mota, bata bestearekin zerikusirik gabea, kontraesankorrak ere bai agian? Sormenaren bi alderdi horiek eta bien arteko harremanak arakatu ditu Katixa Agirrek bere bigarren nobela honetan, irrikaz irensten den fikzioa eraikiz eta aldi berean gogoan luzaroan geratzen diren hausnarketekin aberastuz.