ikasleen lanak 21-22

viernes, 9 de noviembre de 2012

LIBURU BERRIA       
     IDAZLEA: JASONE OSORO
     ARGITALETXEA: ELKAR
     EDIZIOA: 2012
     ORRIALDEAK: 156
             
Ezekiel pertsonaiaren bigarren liburua plazaratu du Jasone Osorok: 'Ezekiel nora ezean'.

Nerabe batzuen inguruko istorioa da. Ezekielek hamabost urte ditu, lagunarte jator bat, neska-lagun moduko bat... Bizitza zoriontsu hori aldatu egingo da, ordea, inoiz ikusi ez duen aita bat-batean agertzen denean: ezagutu nahi luke, batetik, baina baita alde egin izana aurpegiratu ere. Horrez gain, beste hainbat arazo ditu mutilak: arrebarekin eta amarekin dituen eztabaidak, lagunekiko gorabeherak, gustuko bi neskaren artean sentitzen dituen zalantzak...

viernes, 15 de junio de 2012

UDARAKO LIBURU PROPOSAMEN BATZUK

 
 
EUSKARAZ

GAZTELERAZ 

INGELERAZ

FRANTSESEZ


Udarako katalogoa, haur, gazte eta helduentzako liburuak.


Proposamen gehiago hemen.

lunes, 28 de mayo de 2012

IPURTERRE LEHIAKETA

Aurtengo Ipurterre Lehiaketako irabazleen artean Jone Olabarri (Mogel Isasi) eta Alaitz Garate (Iturburu) ditugu.
Zorionak irabazle guztiei eta, bereziki, Jone eta Alaitzi.
Jonek aurkeztutako lana: EUSKERAREN ERABILPENA -  GUTUNA
Entzun hemen:



Jone Olabarri











Iturburuko Alaitz Garaterekin elkarrizketa hemen

Gehiago jakiteko hemen

lunes, 14 de mayo de 2012

AITOR ARANA IDAZLEA, 3.ETA 4. MAILAKOEKIN


Biografia, bibliografia, hemeroteka...

Azken argitalpena: "LAGUN BEREZI BAT"



Asierrek bere anaia nagusia zuen lagunik handiena. Baina bakarrik geratuko da, anaia beste ikastetxe batera joaten denean. Gainera, etxe ondora etorriko diren bizilagun berriek, beren jokaera nazkagarriarekin, ez dute gauzak argitzen lagunduko. Giro nahasi honetan...KLIK

lunes, 23 de abril de 2012

APIRILAK 23, LIBURUAREN EGUNA


Gaur mundu osoan liburuaren eguna ospatzen da.
Hori aprobetxatuz gure ikastetxean tertulia literarioei hasiera eman diegu.


2. mailakoen tertulian sartu gara. 1. saioan, eta hasteko, girotze iharduera eta historiaren kokapena landu dute:


 Valeriak istorioaren hasiera kontatu digu:

Astean zehar egindako irakurketa dialogikoen haria eta iritziak jakitea nahi baduzu klikatu hemen.

domingo, 22 de abril de 2012

EIBARKO BONBARDAKETAREN 75. URTEURRENA

Datorren asteazkenean, apirilak 25, Eibarko bonbardaketaren 75. urteurrena ospatzen da.
Gertaera triste eta krudel hura jasan zutenekin gogorapen bat izatea nahi izan dugu.
Aipatu nahi dugu, baita ere, une honetan, munduko hainbat tokitan egoera berdina sufritzen ari direla.
 
Azalpenak: Jesús Gutiérrez (historialari eibartarra)


Eibarko argazki eta bideo gehiago...
http://www.lasonet.com/eibarfotos/index.php/ver-videos-ikusi-bideoak


Agian interesatuko zaizu...

Bibliografia...






Idazlea: Jesús Gutiérrez
Informazio gehiago hemen

jueves, 19 de abril de 2012

LIBURUAREN EGUNA

Datorren astelehenean, apirilak 23, liburuaren munduko eguna ospatzen da.
Hori dela eta hona hemen aurrerapen polit bat.

domingo, 1 de abril de 2012

SÍ QUE TE GUSTA LEER (PERO IGUAL NO LO SABES)

Sar zaitez helbide honetan  http://www.siquetegustaleer.org/?lang=eu eta unetxo atsegin bat igaroko duzu. Zure istorioa eraikitzeko aukera izango duzu eta gainera, opari bat irabaz dezakezu!!!


lunes, 26 de marzo de 2012

MUNDUKO HIZKUNTZAK

Maryam eta Loubna El Ayadik ipuin bat aurkezten digute arabieraz.
PASARTE TENTAGARRIA

PASARTE TENTAGARRIA EUSKARAZ

miércoles, 7 de marzo de 2012

MARTXOAK 8, EMAKUMEEN EGUNA

Ondorengo bideoarekin emakumeen eguna eta lana nahi dugu goraipatu, bereziki, Eibarko emakumeen lana historian zehar.


Tailerretan, emakume mordoa

Bideoan: Mari Carmen Agirre eta Julita Arregi.
Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua.


Agian interesatuko zaizu: 

martes, 6 de marzo de 2012

MUNDUKO HIZKUNTZAK

Jingming Wang ikasleak Txinako ipuin bat aurkezten digu. Itzulpen laburra aurrerago izango dugu.
Elefantea

EUSKARA ARLOKO MOTIBAZIO SAIOA HIROMI YOSHIDAREKIN

"Hizkuntza ez jakitea eta ez erabiltzea, biak gauza bera dira."
Hori dio gurekin egon den Hiromi Yoshida ikertzaile japoniarrak. Hizkuntzalaria ere bada, eta Japoniako unibertsitate bateko irakaslea. Euskara da bere pasioa eta ikerketa asko egin eta publikatu ditu azken urteotan. Ez hori bakarrik, euskarako eskolak ere ematen ditu Japoniako unibertsitatean. Ederki asko erabiltzen duela erakutsi digu.
Eredu paregabea guztiontzat!!

"The fantastic flying books of Mr Morris Lessmore" (Morris Lessmore Jaunaren Liburu hegalariak)



Irakurzaletasunaren aldeko film batek irabazi du aurtengo Oscar Saria, Film Labur Animatuen sailean. William Joycek eta Brandom Oldenburg-ek zuzendutako "The fantastic flying books of Mr Morris Lessmore" (Morris Lessmore Jaunaren Liburu hegalariak) filma izan da saritua.
Film honetako protagonista liburu zale amorratua da. Bizia emango luke liburuengatik, eta ordainetan liburuek mesedea itzultzen diote. Morris Lessmore jaunak liburuekiko duen maitasunari esker, Katrina urakanak esku hutsik eta bizitzeko ilusiorik gabe utzitako biztanleek liburuetan aurkituko dute bizipoza.

jueves, 1 de marzo de 2012

PIROPO LEHIAKETA - IRABAZLE ETA FINALISTAK

Hona hemen 1. Piropo Lehiaketaren emaitzak:
1. SARIA:
- IRATI DE LOS TOYOS (34. piropoa)
FINALISTAK:
- HELENE OIARTZABAL (33. piropoa)
- LEIRE GARATE (113 eta 112. piropoak)
- LOREA URKIA (105. piropoa)
- ANE ESCRIBANO (120. piropoa)
- JULENE AGIRRE (35. piropoa)
- MARTIN EGIGUREN (2. piropoa)



ZORIONAK DENOI

lunes, 27 de febrero de 2012

LIBURURIK IRAKURRIENAK

Azken sei hilabetetan, gure liburutegian gehien irakurri diren liburuak, hauek dira:
- Jasone Osororen "Jara, bikiak eta bikoteak"
PASARTE TENTAGARRIA


- María Menéndez Ponteren "Nunca seré tu héroe"
PASARTE TENTAGARRIA


IRAKURLEAK
Eider         Maitane    Maite        Miren       Naia            Naia

lunes, 13 de febrero de 2012

PIROPO LEHIAKETA. BOZKETA

Hona hemen aurkeztutako piropoen zerrenda: 


Bozketa egiteko leiho barreneko comentarios atala erabiliko dugu.
Argibideak hemen aurkituko dituzu:  

Goiko Comentarios atalean sartu ez bazara, kontuan har ezazu botoa baliagarria izateko ezinbestekoa dela leihatilatxoan idaztea:
- Gustokoen dituzun bi piropoen zenbakiak.
- Zure Izen abizena.

Bukatzeko bete ezazu ondorengo inkesta txiki hau:
  

lunes, 30 de enero de 2012

ELKARRERAGINEZKO NOBELAK


        Egileak: 2A

1. PIROPO LEHIAKETA

Deskripzioa: Parte hartu nahi dutenek euskaraz idatzitako piropoa/k besterik ez dute egin behar.
Zer saritzen da?: Piropoa modu sortzaile, ez-sexista, ez-arrazista, adierazkor eta ludiko batez azaltzea.
Non eta nola aurkeztu: Parte hartzaileek e-postaren bidez edo orri batetan idatziz aurkeztu ditzakete piropoak.
E-posta aukeratzen dutenek  lehiaketa@mogel.org  helbidera bidaliz. Orrian idatzita aurkeztea nahi dutenek liburutegian horretarako prestaturik egongo den kaxa baten sartuz.
Bata zein beste aukeran, ezinbestekoa da piropoaren azpian ezizena eta izen-abizenak jartzea.

Epeak:
piropoak bidaltzeko epea: otsailak 1etik 10era.
Botoa emateko epea: otsailak 14tik 17ra.

Irabazleak: Jasotako piropo guztien artean, epaimahaiak  onenak aukeratu eta liburutegiko blogean jarriko ditu. Bloga bisitatzen dutenek piropo baten alde botoa eman dezakete “erantzuna” aukera erabiliz. Erantzunean eta botoa baliagarria izateko derrigorrezkoa da izen abizenez sinatzea.
Boto gehien jasotzen duen piropoaren egileak saria eskuratuko du.
Saria: Telepitzan 4 pertsonentzako pitza eta edaria.

lunes, 23 de enero de 2012

LA COSA PERDIDA


"La cosa perdida" ( The Lost Thing), Shaun Tan egile australiarrak egindako argazki liburuan oinarritzen da. Andrew Ruhemannekin batera metraje laburreko film hau zuzendu zuen eta 2011n Oskarra irabazi zuen.

Film labur honetan triste eta galdurik dabilen izaki bitxi baten istorioa kontatzen digu eta, gaztetxo batek egiten dituen ahaleginak, bakardadeaz eta axolagabetasunaz markaturiko mundu honetan leku egoki bat aurkitzeko.

sábado, 21 de enero de 2012

LIBURU BATZUEN LABURPEN TENTATZAILEAK

- Nur eta haize-arrosa (Maier Fernandez)
- Veneziako misterioa (Julen Teran)
- Martaren infernua (Maialen Zabala)
- Nur eta haize-arrosa (Ainhoa Arroitajauregi)
- Kaixo Kattin! (Maddalen Yarza) 
- Nur eta haize-arrosa (Jon Astigarraga) 
- Futbolzale amorratuak (Alex Crespo) 
- Krokodiloa ohe azpian (Jokin Arrizabalaga) 
- Kika eta bikingoak (Danel Agirre)
- Nur eta haize-arrosa (Jokin De Los Toyos) 
- Nur eta haize-arrosa (Igor Bilbao) 
- Nur eta haize-arrosa (Olatz Mandiola)

        Egileak: 1A

jueves, 12 de enero de 2012

LIBURU BERRIA

Autora: Laura Gallego García

Editorial: SM
Edición: 2011
Páginas: 477

Sinopsis:
Viana, la única hija del duque de Rocagrís, está prometida al joven Robian de Castelmar desde que ambos eran niños. Los dos se aman y se casarán en primavera. Sin embargo, durante los festejos del solsticio de invierno, un arisco montaraz advierte al rey de Nortia y sus caballeros de la amenaza de los bárbaros de las estepas... y tanto Robian como el duque se ven obligados a marchar a la guerra. En tales circunstancias, una doncella como Viana no puede hacer otra cosa que esperar su regreso... y, tal vez, prestar atención a las leyendas que se cuentan sobre el Gran Bosque... el lugar donde los árboles cantan.