
viernes, 20 de diciembre de 2013
jueves, 19 de diciembre de 2013
miércoles, 20 de noviembre de 2013
martes, 15 de octubre de 2013
LIBURU GAZTEA 2013-2014
Mailaz maila landuko dituzten liburuak hauek dira:
1. MAILA: MAITAGARRIA ETA DESIOA
AUTOREA: Mariasun Landa
ILUSTRATZAILEA: Maite Gurrutxaga
Bai izeneko neska batek maitagarri bati lagundu zion eta, ordainetan,
maitagarriak desio bat betetzeko aukera eman zion. Neskak
biharamunean galdera bera egitera joateko eskatu zion, eta halaxe
egin zuen maitagarriak. Maitagarria konturatu ez arren, denbora
aurrera joango da eta neskak beti gauza bera eskatuko du, nahiz eta
maitagarriak ez ulertu sarritan. Azkenean, konturatuko da neskak
benetan nahi zuena desioak izateko gaitasunari eustea dela, alegia,
ilusioa izatea.
Bai pertsonaia berezia da, sorgina ematen du baina bere bizitza
arrunta da. Errealitatea eta fantasia nahasirik ditugu lan honetan:
jasaten ari garen krisi latza eta bizi dugun errealitate gogorra dugu
batetik eta maitagarri bat bestetik. Nahasketa berezi samarra baina emaitza interesgarria.
2. MAILA: MARTA ISPILUAREN AURREAN
AUTOREA: Teresa Calo

hamazazpi urteko Martak bere bizitzaz hausnartuko du ikusleei
zuzendutako elkarrizketan, monologoa parterik luzeenean eta bere
buruaren alter egoa den eskeleto batzuekin elkarrizketan tarteka.
Anorexia da gaia eta horretaz hitz egiten du neskak, atseden gabe,
azken lerrora arte.
Egielak dioenez halako pertsonen sentimendu eta logikak agerian
utziaz zein barregarri eta ezdeus diren nabarmendu nahi du, halako
jokabideen erakargarritasun oro ezabatzeko irakurleen buruetatik.
3. MAILA: EZER EZ
AUTOREA: Janne Teller
Muturrera eramandako egoera batean hamabi bat urteko gaztetxoen
jokamoldea deskribatzen da.
Argudioa da ikaskide batek arbola batera igo eta bertatik ez jaistea
erabakitzen duela, “ezerk ez duelako ezertarako balio” ebatzita.
Gainerakoak hura jaitsarazten saiatuko dira eta euren eginahaletan
murgilduta kontrolaezina bihurtuko zaien dinamika arriskutsu batean
sartuko dira, eurentzat benetan zerk balio duen demostratzen
dabiltzala.
4. MAILA: SAGUAK ETA GIZONAK
AUTOREA: John Steinbeck

Egun baten, rantxo berri batera agertuko dira, eta han ere Lenniek
arazoetan sartuko ote dituen beldur izango da.George. Rantxoko
bizimodura egokitzen ahaleginduko dira. Halako batean, susmo
txarrenak bete egingo dira. Nagusiaren errainarekin arazoa izango du
Lenniek eta alde egin beharko du. Georgek jakingo du non aurkitu
Lennie. Erabaki oso gogorra hartu beharko du, nagusiaren semeak
aurkitzen badu okerrago izango baita.Book trailerrak prest daudenean blogean jarriko ditugu!
ZORTE ON!!!
lunes, 30 de septiembre de 2013
ORAINGOAN GURASOENTZAT
GUÍA PARA PADRES DESBORDADOS Y CON FALTA DE ENERGÍA
Francine Ferland
SER PADRES, HOY: EN BUSCA DEL SENTIDO COMÚN
Purificació
Biniés Lanceta

SEPARARSE SIN GRIETAS
lunes, 23 de septiembre de 2013
domingo, 28 de julio de 2013
martes, 18 de junio de 2013
jueves, 23 de mayo de 2013
viernes, 26 de abril de 2013
IPURTERRE LEHIAKETA
Aurtengo ikasturteko Ipurterre lehiaketako irabazleen artean gure ikastetxeko 3. mailako LOREA URKIA dugu.
ZORIONAK LOREA!!
viernes, 22 de marzo de 2013
PIROPOEN BILDUMA 2012/2013
Piropo Lehiaketaren 2.edizioko piropo guztiak irakurri nahi baduzu, hemen daukazu bilduma
viernes, 15 de marzo de 2013
viernes, 8 de marzo de 2013
PIROPO LEHIAKETAREN IRABAZLE ETA FINALISTAK
Hona hemen 2. Piropo Lehiaketaren emaitzak:
1. SARIA:
- MAIALEN ZABALA (338-2A)
ZORIONAK DENOI!!!
Datorren astelehenean, martxoak 11, jolasorduan liburutegian elkartuko gara sari banaketa egiteko.
1. SARIA:
- MAIALEN ZABALA (338-2A)
FINALISTAK:
- JONE DE CASTRO (441-2A)
- JONE ATXA (273-2B)
- IKER MARTÍNEZ (606-2B)
- IKER PACIOS (306-2B)
- JOKIN ARRIZABALAGA (663-2A)
- MARTIN BLANCO (401-1A)
- JONE DE CASTRO (441-2A)
- JONE ATXA (273-2B)
- IKER MARTÍNEZ (606-2B)
- IKER PACIOS (306-2B)
- JOKIN ARRIZABALAGA (663-2A)
- MARTIN BLANCO (401-1A)
- ANE LÓPEZ (883-2B)
- FERMIN SAN EMETERIO (728-1B)
- MOHAMED EL HAIT(111-2A)ZORIONAK DENOI!!!
Datorren astelehenean, martxoak 11, jolasorduan liburutegian elkartuko gara sari banaketa egiteko.
jueves, 14 de febrero de 2013
PIROPO LEHIAKETA. BOZKETA
martes, 5 de febrero de 2013
PIROPO LEHIAKETA 2. EDIZIOA
Deskripzioa: Parte hartu nahi dutenek euskaraz idatzitako piropoa/k idatzi behar dute/dituzte.
Zer saritzen da?: Piropoa modu sortzaile, ez-sexista, ez-arrazista, adierazkor eta ludiko batez azaltzea.
Non eta nola aurkeztu: Parte hartzaileek norbere Twitterraren bitartez #piropomogel hashtag-a erabiliz aurkeztu behar dituzte piropoak. Piropo bat baino gehiago idatzi behar dituenak liburuzainari (Amaia Urkidiri) galdetu behar dio nola egin.
Twitterrik ez dutenek Mogel Isasiko liburutegiko twitterra erabili dezakete. Horretarako ere, Amaiarekin harremanetan jarri behar dute.
Twitterrean, piropoaren ondoren eta identifikazio modura, ez da izen abizenik jarriko. Horren ordez, etxeko telefonoaren azken hiru zenbakiak eta partaidea zein gelatakoa den jarriko da. Adibidez: 345-1A
Hauxe izango da piropoaren identifikazioa bozketarako.
Bozketa: Liburutegiko blogaren bitartez egingo da. Piropoak bidaltzeko epea bukatu bezain laster blog honetan bertan agertuko dira bozketarako pausoak.
Epeak:
Piropoak idazteko epea: otsailak 6tik 14ra.
Botoa emateko epea: otsailak 14tik 17ra.
Irabazleak: Jasotako piropo guztien artean, epaimahaiak onenak aukeratu eta liburutegiko blogean jarriko ditu.
Boto gehien jasotzen duen piropoaren egileak saria eskuratuko du.
Saria: Telepitzan 4 pertsonentzako pitza eta edaria.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)