ikasleen lanak 21-22

viernes, 9 de noviembre de 2012

LIBURU BERRIA       
     IDAZLEA: JASONE OSORO
     ARGITALETXEA: ELKAR
     EDIZIOA: 2012
     ORRIALDEAK: 156
             
Ezekiel pertsonaiaren bigarren liburua plazaratu du Jasone Osorok: 'Ezekiel nora ezean'.

Nerabe batzuen inguruko istorioa da. Ezekielek hamabost urte ditu, lagunarte jator bat, neska-lagun moduko bat... Bizitza zoriontsu hori aldatu egingo da, ordea, inoiz ikusi ez duen aita bat-batean agertzen denean: ezagutu nahi luke, batetik, baina baita alde egin izana aurpegiratu ere. Horrez gain, beste hainbat arazo ditu mutilak: arrebarekin eta amarekin dituen eztabaidak, lagunekiko gorabeherak, gustuko bi neskaren artean sentitzen dituen zalantzak...